Maria Kisito
Maria Kisito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sovu (en) , 1964ko ekainaren 22a (60 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Julienne Mukabutera, Maria Kisito erlijio-izenez ezagunagoa, (Sovu, 1964ko ekainaren 22a) ruandar moja beneditarra da, Ruandako genozidioaren eragileetako bat[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994ko apirilaren 17tik, jende askok aterpea bilatu zuen komentuan[2]. Testigantzen arabera, Maria Kisito eta Gertrude (Consolata Mukangango) mojek genozidioan parte hartu zuten 1994ko apirilaren 22an miliziak beren aterpetxera aktiboki zuzenduz eta baita haiei gasolina emanez eraikina erretzeko, zibilak barruan zeudela[3][2]. Uztailaren 1ean Sovuko komentua hutsik geratu zen eta mojak Belgikako Maredretera joan ziren[2].
1996ko urtarrilaren 25ean galdeketa egin zioten, baina ez zuten akusatu komentuan izandako sarraskietan parte hartu izanagatik, garai hartan frogarik ez zegoelako[2].
Epaiketa, Butare Lauren epaiketa izenez ezaguna, Bruselako Auzitegiaren aurrean egin zen 2001ean[4]. 2001eko ekainaren 8an 12 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, Ruandako hegoaldeko Sovuko komentuan aterpea bilatu zuten bostehun edo zazpiehun pertsonaren heriotzan izandako parte-hartze aktiboagatik[1]. Gertrude Mukangango ama nagusiari 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[1]. Belgikako Namurren espetxealdiaren erdia bete ostean, 2007ko ekainean aske utzi zuten eta Belgikako abadia batera bidali zuten zigorraren gainerakoa betetzea[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Richburg, Keith B. «Rwandan Nuns Jailed in Genocide» Washington Post 2001-06-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-07-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Julienne Mukabutera» Trial jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-26) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Vatican puzzled by verdict against Rwandan nuns» Afrol News 2001-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Frantsesez) «Les deux sœurs reçoivent le soutien de l’Ordre bénédictin» Cath.ch 2001-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Frantsesez) «Génocide rwandais: soeur Kisito libérée à la moitié de sa peine» RTL 2007-06-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-12-06) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ruandako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |