Maria Pia Timon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Pia Timon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pía Timón Tiemblo
JaiotzaMadrigal de la Vera, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jardueraketnologoa
Enplegatzailea(k)Instituto del Patrimonio Cultural de España (en) Itzuli
Jasotako sariak

María Pía Timón Tiemblo (Madrigal de la Vera, Cáceres, Extremadura, 1954) cacerestar etnologoa eta irakaslea da, 2021 Kultura Ondasunen Zaharberritze eta Kontserbazio Sari Nazionala.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Arte eta Tradizio Herrikoien Museoan ekin zion bere ibilbide profesionalari.[1] 1986an, Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako Kultura Ondarearen Institutuan (IPCE) sartu zen, eta han koordinatu zituen Kultura Ondare Ez-materiala Babesteko Plan Nazionala eta Arkitektura Tradizionalaren Plan Nazionala.[1][2] Bere ibilbidean zehar, Timonek, kultur ondare ez-materialaren garapena eta babesa sustatzeaz gain, emakumeek beren kudeaketan duten zeregina aitortzeko lan egin du.[1][3]

Kultura-ondare ez-materialari buruzko hamar bat liburu eta ehun artikulu inguru gutxienez argitaratu ditu.[4] Kultur ondare ez-materialari buruzko eskolak eman ditu Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta dozenaka ikastaro monografiko zuzendu ditu.[4] Europako Kontseiluko JPI-Cultural Heritage-n kultura-ondare ez-materialaren ordezkari espainiarra izan zen.[5] "Inmaterial: Patrimonio y Memoria Colectivos" argazki-erakusketa ibiltariaren komisarioa ere izan zen.[4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar, Timonek hainbat sari jaso ditu ondare ez-materialari buruzko ikerlanengatik:

  • Marqués de Lozoya Arte eta Tradizio Herrikoietako Ikerketa Sari Nazionala
  • Juan de Goyeneche Saria,Madrilgo Batzarrarena
  • Matías Ramón Martínez Saria, Extremadurako Batzarrak sustatua eta Kultura Kontseiluak emana.[4]
  • 2021ean, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Kultura Ondasunen Zaharberritze eta Kontserbazio Sari Nazionalaren bidez, Kultura Ondare Ez-materialaren aldeko ibilbide aitzindari lana aintzatetsi zuen.[1][3][6]
  • 2022ko Lehengoratu eta Kontserbatzeko Sari Nazionala, besteak beste, Monica Carabias, Andrés Carretero Pérez eta Pilar Ortiz epaimahaikide izan zituen eta María Ángeles Querol badajoztar historilariari eman zitzaion saria.[7] Urte horretan bertan, Eraikuntzako Arteen Richard H Driehaus Sarien epaimahaia ere izan zen.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]