Edukira joan

Maria Quintans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Quintans
Bizitza
JaiotzaLisboa, 1955
Herrialdea Portugal
HeriotzaHospital de São José (en) Itzuli2024ko ekainaren 15a (68/69 urte)
Heriotza modua: burezur barneko aneurisma
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta editorea

Maria Quintans (Lisboa, 1955ibidem, 2024ko ekainaren 15a) portugaldar poeta eta antzerkigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Quintans Lisboan jaio zen 1955ean[1].

Revista Inútil aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen[1]. Harem Editora, Cama de Gato Editora eta Edições Guilhotina argitaletxeen sorreran ere parte hartu zuen[2] eta han aritu zen editore gisa[3].

Hainbat poesia bilduma argitaratu zituen: Apoplexia da Ideia (2008), Chama-me Constança (2010), O Silêncio (2013), A Pata da Cabra (2014), Décimo Terceiro Andamento & Chama-me Constança (2015) eta Se me empurrares eu vo (2019). Gainera, Quintansen olerkietako batzuk Portugalgo, Brasilgo eta Espainiako aldizkari eta bildumetan argitaratu ziren[3].

Quintansek idatzitako lehen antzezlana Décimo Terceiro Andamento monologoa izan zen, 2015ean. Hurrengo urtean Este Não Sou Eu haurrentzako antzezlana idatzi zuen[1]. 2020an, A Síndrome da Culpa eta Os Demónios Não Gostam de Ar Fresco antzezlanak argitaratu zituen, azken hau Ingmar Bergmanen idazlanean oinarritua[3]. 2024an literatur egonaldi bat egin zuen Suediako Fårö uhartean, Liv Ullmann aktoreak gomendatuta, Ingmar Bergmanen bikotekide izan zena[3]. 2024ko apirilean Os Demónios Não Gostom de Ar Fresco antzezlana São Luiz antzokiko eszenatokira eraman zuten[2][4].

2024ko ekainaren 15ean hil zen, 69 urte zituela, burezur barneko aneurisma baten ondorioz[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Portugesez) «Morreu a poetisa e dramaturga Maria Quintans» Público 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  2. a b (Portugesez) «Nota de pesar - Maria Quintans» XXIV Governo Constitucional 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  3. a b c d (Portugesez) «Maria Quintans» Porto Editora (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  4. (Portugesez) «Morreu a poetisa e dramaturga Maria Quintans» Observador 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  5. (Portugesez) «Morreu a poetisa e dramaturga Maria Quintans» Rádio Televisão Portuguesa 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]