Maria Sortzez Garbiaren Alabak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Sortzez Garbiaren Alabak
Datuak
MotaCatholic religious institute (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Historia
Sorrera1816ko maiatzaren 25a
Sortzailea
webgune ofiziala

Maria Sortzez Garbiaren Alabak (frantsesez: Filles de Marie Immaculée edo F.M.I.), arruntuki marianistak[1] deituak, zuzenbide pontifikaleko kongregazio klerikal katolikoa da. Adèle de Batz de Trenquelléonek 1816ko maiatzaren 25ean Agenen sortu zuen Mariaren Lagunartearen emakumezko adarra izateko.

Jatorrian, erlijiosoak katekesian eta erretiro espiritualak zuzentzen aritzen ziren. Geroago, Condomgo (1824) eta Arboisko (1826) ikastetxeen sorrerarekin, hezkuntza pastoraltzarako bidea ireki eben. Fundatzailea bizirik zegoela, institutua Frantziako lau hiritara zabaldu zen.[2]

1839ko apirilaren 12an, Gregorio XVI.a aita santuak zuzenbide pontifikaleko kongregazio gisa onartu zuen institutua, Mariaren Lagunarteari ere aitortzen zion dekretu bera. Behin betiko onarpena Pio IX.a aita santuak eman zuen 1869ko maiatzaren 12an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  2. (Italieraz) Vasey, V.. (1976). Dizionario degli Istituti di Perfezzione. III Erroma: Edizione Paoline, 1615-1620 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.