Marian Rojas Estapé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marian Rojas» orritik birbideratua)
Marian Rojas Estapé

Bizitza
JaiotzaMadril1983ko azaroaren 2a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaEnrique Rojas Montes
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, idazlea, psikiatra eta psikoterapeuta
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

marianrojas.com
Facebook: marianrojasestape Twitter: DraRojasEstape Instagram: marianrojasestape LinkedIn: marian-rojas-estape-9b8b8a53 Youtube: UCjz8dmJ0bl7OJhQCVw9lv9w Edit the value on Wikidata

Marian Rojas Estapé (Madril, 1983) mediku psikiatra eta idazlea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marian psikiatren alaba eta biloba da. Aita Enrique Rojas psikiatra eta idazlea da, eta ama, Isabel Estapé notarioa eta unibertsitateko irakaslea. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean hasi zuen Medikuntzako lizentziatura, eta Nafarroako Unibertsitatean amaitu (2007). "Madrilen Medikuntza irakatsi zidaten. Iruñean mediku izaten ikasi nuen». Karrera amaituta, psikiatrian espezializatu zen.[2]

Psikiatriaren arloan lanean hasi aurretik, 'Por la Sonrisa de un niño' GKEarekin aritu zen lanean, Phnom Pehn zabortegiko haurrekin, eta Bronxeko (New York) ikastetxe batean eman zituen eskolak.[3] Somaly Mam fundazioarekin ere lankidetzan jarraitzen du, Kanbodiako sexu-trafikoaren aurkako borrokan.[4]

2012an, urtebetez, Londresera joan zen, hiriburu britainiarreko ospitale batean lan egitera, somatizazioaren arloan ikertzen.[5] Hurrengo urtean IPADE (Mexiko) negozio eskolako irakasle gonbidatu izendatu zuten.[3]

Espainiako Ikerketa Psikiatrikoen Institutuan lan egiten du. Ilussio Busines and Emotions/Ilussio negozioak eta emozioak sortzailea da, enpresako emozioei, motibazioari eta estresari buruzkoa.[4]

Ezkonduta dago eta lau seme ditu.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Encuentra tu persona vitamina/Aurkitu zure pertsona bitamina, Bartzelona, Espasa, 2021, 318 or., ISBN: 9488467062212.[7]
  • Cómo hacer que te pasen cosas buenas: entiende tu cerebro, gestiona tus emociones, mejora tu vida/Zer egingauza onak pasatzeko: ulertu zure garuna, kudeatu zure emozioak, hobetu zure bizitza, Bartzelona, Espasa, 2018, 231 or., ISBN: 9788467053302.[8] 2019an gehien saldu zen liburua izan zen, 350.000 ale berrogei herrialdetan baino gehiagotan, besteak beste, Japonian.[9][6][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]