Marie Félicité Pleyel
Itxura
Marie Félicité Pleyel (Paris, 1811ko uztailaren 4a - Bruselatik hurbil, 1875eko martxoaren 30a) frantses piano-jotzailea izan zen, Ignaz Pleyelen erraina. XIX. mendeko piano-jotzaile bikainenetakoa izan zen. Moscheles eta Kalkbrenner izan zituen irakasle. Bruselako kontserbatorioko piano-irakaslea izan zen 1848tik 1872ra. Musikagile erromantikoak interpretatzen zituen maisutasun handiz, besteak beste, Mendelssohn, Liszt eta Chopin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.