8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Frédéric Chopin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frédéric Chopin
Chopin, by Wodzinska.JPG
Bizitza
Izen osoa Fryderyk Franciszek Chopin
Jaiotza Żelazowa Wola1810eko otsailaren 22a
Herrialdea  Polonia
 Frantzia  (1835 -
Heriotza Paris1849ko urriaren 17a (39 urte)
Hobiratze lekua Frédéric Chopin's tomb
Heriotza modua berezko heriotza tuberkulosia
Familia
Aita Nicolas Chopin
Ama Tekla Justyna Chopin
Ezkontidea(k) ezkongabea
Bikotea(k) Maria Wodzińska
George Sand
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Fryderyk Chopin University of Music
Hizkuntzak frantsesa
poloniera
Irakaslea(k) Wojciech Żywny
Wilhelm Würfel
Józef Elsner
Ikaslea(k) Carl Filtsch
Charlotte de Rothschild
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, musika-irakaslea eta virtuosoa
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Études
Polonaise in A-flat major, Op. 53
Nocturnes
Mugimendua erromantizismoa
musika klasikoa
Genero artistikoa musika klasikoa
erromantizismoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006004
CHopin SIgnature.svg

Frédéric François Chopin (polonieraz: Fryderyk Franciszek Szopen; Żelazowa Wola, Mazovia, 1810eko martxoaren 1aParis, 1849ko urriaren 17a) poloniar musikagile eta piano-jotzaile erromantikoa izan zen. Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez. 1837tik 1847ra oso harreman gatazkatsua eduki zuen George Sand frantziar idazlearekin. Parisen hil zen, tuberkulosiak jota, 39 urte besterik ez zuela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako dohain bereziak. 1826-1829 bitartean, Varsoviako kontserbatorioan ikasten ari zela, ondu zituen bere lehen lanak. Hemeretzi urterekin Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna Mozartenarekin konparatzen zen[1] 1829an Berlinen eta Vienan eman zituen kontzertuak. Han hasieran arrakasta handia izan bazuen ere, Parisa erbesteratu behar izan zuen 1830ean. Frantzian, Heine, Liszt, Berlioz eta abarren laguntza jaso ondoren, Europako aristokraziaren piano irakasle nagusi bihurtu eta konposizio lanari ekin zion berriro. Varsovian onduriko hainbat eta hainbat lan berrikusi zituen garai hartan. Heriotza ekarri zion tuberkulosiaren lehen zantzuak agertu ondoren, Mallorca uharteko Valldemossako kartusiar komentura erretiratu zen 1838an, hamar urtez lotuko zitzaion George Sand idazlearekin. Parisen hil zen 1849ko urriaren 17an.

Chopinek pianorako idatzi zituen bere lan gehienak: baladak, scherzoak, polonesak, mazurkak eta sonatak, sarritan, Poloniako herri doinuetan inspiratuak, eta Italiako eragin garbia dutenak; orkestra eta ganbera musikarako ere egin zituen lan batzuk. Formen eta gaien aniztasunak, melodiak eta hizkuntza teknikoak eskaintzen duten batasunak eta folklorearen erabilera ugari bezain zuhurrak piano estiloaren sortzaile nagusi bihurtu zuten Chopin, Schumann eta Lisztekin batera. Erromantikoa eta malenkoniatsua zen; berak jakin izan zuen, inork ez bezala, giza emozio sakonenak pianoaren bitartez adierazten.

Chopinen 230 konposizio inguru iritsi zaizkigu; haurtzaroko lan batzuk galdu dira. Ezagutzen diren obra guztietan pianoak parte hartzen du, eta gehienak (piano kontzertu eta ganbera-musikako lan batzuk alde batera utzita) piano hutserako idatzi zituen. Haren lagunek beste genero batzuk lantzera akuilatu zuten. Perthuisko kondeak opera bat idazteko konbentzitu nahi izan zuenean, Chopinek ateraldi honekin uko egin zion: «Konde jauna, utzidazu pianorako musika besterik ez egiten, ezbainaiz operak idazteko bezain jakintsua»[2].

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multimedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eponimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Yves CLEMENT: Les deux âmes de Frédéric Chopin Books.google.es
  2. Marie-Paule RAMBEAU: Chopin: L'enchanteur autoritaire Books.google.es

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Chopin Aldatu lotura Wikidatan