Marietta Barovier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marietta Barovier
Bizitza
JaiotzaVenezia, XV. mendea
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakartista eta diseinatzailea
Perla rosetta, Marietta Barovierrek sortua, eta gaur egun kristal veneziarraren konturik ezagunenetako bat

Marietta Barovier (Venezia, Italia, 1496 -?) beiraren artista veneziarra izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angelo Barovier beiraren artistaren alaba zen, beiraren lanean tradizio handia zuen Muranoko familia batean hezia. Marietta eta bere neba Giovannik familia lantegia jaso zuten herentzian 1460an.[1]

Mariettaren lana ez da argi identifikatu, bere aitarenarekin gertatu den bezala. Hala ere, 1443 eta 1516 artean dokumentatutako beirazko hamalau pintoreetatik, bera eta Elena de Laudo ziren emakume bakarrak.[2] Ezaguna da 1480an «Rosetta perla»ren (Chevron ere esaten zaio) sortzailea izan zelako. Hamabi mutur zuri, urdin eta gorriko izar-diseinua zuen lana.[3]

1487an bere labea irekitzeko baimena lortu zuen, «bere obra eder eta bikainetan» lan egiteko.[1]

2020ko abuztuan, Simon&Schuster argitaletxeak haurrentzako liburua (4-8 urte) argitaratu zuen: A Thousand Glass Flowers: Marietta Barovier and the Invention of the Rosetta Bead, Ikustratzaile Evan Turk.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Syson, Luke (2001). Objects of Virtue: Art in Renaissance Italy. Getty Publications. p. 192.
  2. Syson, Luke (2001). Objects of Virtue: Art in Renaissance Italy. Getty Publications. p. 191.
  3. Meredith Small, Inventing the World: Venice and the Transformation of Western Civilization
  4. A Thousand Glass Flowers: Marietta Barovier and the Invention of the Rosetta Bead. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]