Marilyn Manson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marilyn Manson
Marilyn Manson 2012an, zuzenean
Datuak
EzizenakMarilyn Manson & The Spooky Kids
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak Fort Lauderdale, Florida
Musika motaIndustrial rock eta alternative metal
Urteak1989-egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Nothing, Interscope
Taldekideak
Marilyn Manson
Twiggy Ramirez
Ginger Fish
Chris Vrenna
Informazio gehigarria
www.marilynmanson.com
IMDB: nm0001504 Facebook: MarilynManson Twitter: marilynmanson Instagram: marilynmanson MySpace: marilynmanson Spotify: 2VYQTNDsvvKN9wmU5W7xpj Last fm: Marilyn+Manson Musicbrainz: 5dfdca28-9ddc-4853-933c-8bc97d87beec Discogs: 12208 Allmusic: mn0000825251 Deezer: 482 Edit the value on Wikidata

Marilyn Manson 1989an Floridan sortutako industrial rock eta alternative metal musika taldea da. Heavy metal, industrial musika, eta Glam rockak dira taldearen eragin nagusiak. Orokorrean, Marilyn Mansonen musika sailkatzeko zaila da, disko bakoitzak bere soinua eta irudia baititu. Taldearen gehiegizko emanaldiei esker, berehala lortu zuen ospea Florida mailan. Denboraren poderioz, zaletasuna mundu osora hedatu da.

Zaleekin batera polemika iritsi zaio taldeari, batez ere Marilyn Manson abeslari nagusiaren jokabidearengatik. Ezagunak dira erlijio eta politika munduko hainbat bururekin izandako ika-mikak.

Taldekide bakoitzak izena hartzeko sistema bera eratu du: pop kulturaren emakumezko izena eta serie hiltzaile baten abizena nahastuz. Ohiz kanpoko makillaje eta arropa deigarriak eramanda, jokaera txundigarria (batzuen irudikoz, iraingarria ere) izaten dute emanaldietan nahiz edozein lekutan. Kritika andana jaso dute erlijioaren kontra abesteagatik eta sexua, drogen zein bortizkeria etengabe aipatzeagatik. Haien aurkako protestek batzuetan jotzea ere galarazi diete.

Egungo taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

izenaren jatorria: Marilyn Monroe + Charles Manson
izenaren jatorria: Madonna + John Wayne Gacy
izenaren jatorria: Ginger Rogers + Albert Fish

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Albuma Oharrak
1994 Portrait of an American Family Estreinako estudio albuma.
1995 Smells Like Children (EP) Portrait of an American Family diskoko remixak.
1996 Antichrist Superstar Bigarren estudio albuma.
1997 Remix and Repent (EP) Antichrist Superstar diskoko remixak eta zuzeneko grabaketak.
1998 Mechanical Animals Hirugarren estudio albuma.
1999 The Last Tour on Earth Lehen zuzeneko albuma.
2000 Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death) Laugarren estudio albuma.
2003 The Golden Age of Grotesque Bosgarren estudio albuma.
2004 Lest We Forget Kanta hautatuak.
2007 Eat me, Drink me Seigarren estudio albuma.
2009 The High End of Low Azken albuma.
2012 Born Villain
2015 The Pale Emperor
2017 Heaven Upside Down
2020 We Are Chaos

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]