Marilyn Monroe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marilyn Monroe
Marilyn Monroe (1961).jpg
Playmate

- Margie Harrison
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1926ko ekainaren 1a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza Amerikar ingelesa
Heriotza Brentwood1962ko abuztuaren 5a (36 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery
Heriotza modua suizidioa
Familia
Ezkontidea(k) James Dougherty  (1942ko ekainak 19 -  1946ko irailak 13)
Joe DiMaggio  (1954ko urtarrilak 14 -  1954ko urriak 5)
Arthur Miller  (1956ko ekainak 29 -  1961eko urtarrilak 24)
Hezkuntza
Heziketa University High School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema aktorea, modeloa, zinema ekoizlea, abeslaria eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
IMDb nm0000054
http://www.marilynmonroe.com/
Marilyn Monroe Signature.svg

Marilyn Monroe, jaiotzez Norma Jeane Mortenson eta bataioz Norma Jeane Baker, (Los Angeles, Kalifornia, 1926ko ekainaren 1a - ibidem, 1962ko abuztuaren 5a) XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa zen. Paper txikietan aritu ostean, pixkanaka 1950eko hamarkadako zinema-izar handiena bilakatu zen, haren komediarako senari eta haren erakargarritasunari esker. Azken urteotan paper serioagoetan ibiltzen saiatu zen. Hala ere, arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen. Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norma Jeane Mortenson Los Angelesen (Kalifornia, AEB) jaio zen, 1926ko ekainaren 1ean. Geroago Norma Jeane Baker bezala bataiatu zuten, amaren maitale baten abizena jarriz. Baina Marilyn Monroe izenarekin egin zen mundu guztian ezagun. Bere amak, Gladys Monroe, RKO estudioetarako egiten zuen lan eta gaitzak zeuzkan buruan. Inoiz ez zen ezagutu bere aita nor izan zen. Marilyn Monroek adopzio etxeetan eta umezurztegietan pasatu zuen haurtzaroa.

16 urterekin, 1942ko ekainaren 19an, Norma Jean Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen, hegazkinak egiten zituzten lantegi batean ezagutu zuen 21 urteko gaztearekin. Bigarren Mundu Gerra hasi arte etxeko andre izan zen, orduan bere senarra gerrara bidali zuten. Itsas Armadako argazkilari bat Marilynek lan egiten zuen lantegira joan zen, gerra garaian emakumeen lanak zuen garrantziaren inguruan erreportaje bat egiteko, eta horrela, ia konturatu gabe, modelo lanetan hasi zen Marilyn. 1945. urtean 33 aldizkari ezagunen portadan agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean, dibortziatu eta modelo lanetan hasi zen, baita interpretazioa ikasten ere.

Garai horretan hartu zuen Marilyn Monroe izena. Marilyn, garai hartako Marilyn Miller aktoreagatik eta Monroe, amaren ezkon aurreko abizena zen. 1947an lehen filmean parte hartu zuen The Shocking Miss Pilgrim. Beste hainbat filmetan lan egin ostean, modelo lanei ekin zien berriz Marilyn Monroek.

1950ean Metro Goldwyn Mayer estudioekin kontratua sinatu zuen eta bi film egin zituen: The Asphalt Jungle, John Hustonen thriller bat eta All About Eve, Joseph L. Mankiewiczena. Bi paper txiki hauekin eta ondoren egin zituen beste batzuekin, publikoa Marilyn ezagutzen hasi zen.

Marilyn Monroe

1953an Hollywoodeko aurpegirik ezagunenetakoa bihurtu zen Howard Hawksek zuzendutako Gentlemen Prefer Blondes ("Jaunek Ilehoriak Nahiago Dituzte", 1953) eta Jean Negulescoren How to Marry a Millionaire (1953) filmei esker. Henry Hathawayk zuzendutako Niagara filmarekin, berriz, izar handia egin zen.

1954ko urtarrilaren 14an berriz ezkondu zen Marilyn, oraingoan Joe DiMaggio beisbol jokalariarekin. Bakarrik bederatzi hilabete egon ziren ezkonduta.

Billy Wilderren The Seven Year Itch filma egin zuen Marilynek 1955ean. Film horretakoa da Marilynen eszenarik ezagunenetakoa, metroaren aireztapen sistemako irteera baten gainean zegoela aireak gona altxatu zionekoa. Film hori egin ostean, New Yorkeko Actor's Studio ezagunean hasi zen ikasten, eta bere ekoiztetxea sortu zuen: Marilyn Monroe Productions. Joshua Loganek zuzendutako Bus Stop (1956) eta Laurence Olivierren The Prince and the Showgirl (1957) lanak egin zituzten.

1956ko ekainaren 29an Arthur Miller idazlearekin ezkondu zen Marilyn Monroe (1961ean banandu egin ziren). 1959an Some Like It Hot filma egin zuen, Billy Wilderren esanetara. Komediarako zuen gaitasuna erakutsi zuen. Ondoren, Let's Make Love (1960), George Cukorren zuzendaritzapean, eta The Misfits (1961), John Hustonen agindutara egin zituen. Azken film honen gidoia Millerrek idatzi zuen eta bi aktore handirekin batera protagonizatu zuen Marilynek: Montgomery Clift eta Clark Gable.

1962ko martxoan munduko izar ezagunena izendatu zuten Marilyn, eta Urrezko Globoa eman zioten. Maiatzean, berriz, New Yorkeko Madison Square Gardenen Happy birthday ospetsua abestu zion John F. Kennedy AEBetako presidenteari. Urte bereko abuztuaren 4an, 36 urterekin, Brentwoodeko (Kalifornia) etxean, gaindosi baten ondorioz hil zen Marilyn Monroe (hilketa izan zela ere askotan esan izan da).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1962 Something's Got to Give Ellen Wagstaff Arden (bukatu gabe)
1961 The Misfits Roslyn Tabler
1960 Let's Make Love Amanda Dell
1959 Some Like It Hot Sugar Kane Kowalczyk
1957 The Prince and the Showgirl Elsie Marina
1956 Bus Stop Cherie
1955 The Seven Year Itch The Girl
1954 There's No Business Like Show Business Vicky Hoffman/Vicky Parker
1954 River of No Return Kay Weston
1953 How to Marry a Millionaire Pola Debevoise
1953 Gentlemen Prefer Blondes Lorelei Lee
1953 Niagara Rose Loomis
1952 O. Henry's Full House Oinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan
1952 Monkey Business Miss Lois Laurel
1952 Don't Bother to Knock Nell Forbes
1952 We're Not Married! Annabel Jones Norris
1952 Clash by Night Peggy
1951 Let's Make It Legal Joyce Mannering
1951 Love Nest Roberta Stevens
1951 As Young as You Feel Harriet
1951 Home Town Story Gina Norris
1950 Right Cross Dusky Ledoux (kreditoetan agertu gabe)
1950 All About Eve Miss Caswell
1950 The Fireball Polly
1950 The Asphalt Jungle Angela Phinlay
1950 A Ticket to Tomahawk Clara (kreditoetan agertu gabe)
1949 Love Happy Bezero bat
1948 Ladies of the Chorus Peggy Martin
1948 Scudda Hoo! Scudda Hay! Txalupako neska (lakuko eszenetan)/Elizatik ateratzen den neska (Kreditoetan agertu gabe)
1947 Dangerous Years Evie
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marilyn Monroe Aldatu lotura Wikidatan