Maritxu Negelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Negelua
Bizitza
JaiotzaUrdiñarbe, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta idazlea

Maritxu Negelua (Urdiñarbe, Zuberoa, 1991) ofizioz erizaina da eta idazlea, Sibastarrak pastorala idatzi du.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maritxuk Sibastarrak pastorala idatzi du. Maddalen eta Jean Jauregiberriren neba-arreben historia irakurri zuen, eta merezi zuela pastoral bat pentsatu zuen.

Pastoraletan, gehienetan, senar-emazteak dira. Anai-arrebak izatea lagungarria zen parekotasunetik idazteko.

Idatzi aurretik asko irakurri zuen Baionako Unibertsitateko liburutegian. Pastoralak ere irakurri zituen: haren etxean baitziren pastoraletako liburuxkak oro. Mauleko liburutegian Figures de femmes (Emazte figurak) deitzen zen liburua eskuratu zuen eta harrituta geratu zen jende horiek bi mundu gerra eta gerra zibila bizitu baitzituzten. Halere, motibaturik izatea euskararen alde jarduteko eta errefuxiatuei laguntza emateko, Maddalenek emazte abertzaleen lehen taldea ere sortu zuen.[1]

Ez zuten ezta bozkatzeko eskumenik ere eta emazteak bakarrik elkartzeko talde bat sortzeko antolatu ziren.

Hasi zen jakin gabe amaitzeko kapaz izango zen. Emeki-emeki, gozatzen hasi zen. Behin gaualdi batean, eta Urdiñarbeko pastorala hurbiltzen ari zenez, urdiñarbetar batzuei aipatu zien eta irakurrarazi zien. Ondoren herritarrei aurkeztu zien eta Sibastarrak pastorala 2023ko plazaratuko dute. Joana Etxart eta Jean-Louis Davant idazleen laguntza izan du bidean, baita pastoraleko errejenta izango den Battitta Berrogain idazlearena ere. Ekitaldian, 180 herritarrek parte hartuko dute. Hiru emanaldi emanen dituzte, lehena uztailaren 30ean iraganen da, eta ondokoak, agorrilean.[2][3]

Aitzina be elkartea da antolaketaren arduraduna,[4] herritarrak elkartu eta haien artean ezagutzea da helburuetariko bat. Bestalde, euskara sustatzea dute xede, «hizkuntza batek jendeen arteko harremanak azkartzen baititu, eta familia giro bat ere sortzen da herriko bizizaleen artean» adierazi dute elkartetik.[5]

Maritxuk Pastoralaren ikuskizuna bera baino, sortzen duen dinamika da maite duena. 2019ko Maskaradan Katiniersa beltza izan zen [6], eta hango giroa eta harramana ere atsegin ditu, nahiz eta lan handia izan.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sibastarrak pastorala (2022)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Etxebarria, Joanes. ««Pastoralak sortzen duen dinamika da zinez maite dudana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  2. «Jauregibarri anai-arrebak omenduko ditu Urdiñarbeko pastoralak» www.irulegikoirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  3. dantzancom. «Urdiñarbeko pastoralaren itzulera 'Sibastarrak' obrarekin» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  4. beñat. «Sibastarrak pastorala, Urdiñarbeko urdiñarbetarrek emanik!!» xiberokobotza.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  5. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2023-01-24). «Urdiñarbeko pastoralaren itzulera 'Sibastarrak' obrarekin» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  6. Etxebarria, Joanes. «Iratzarri dute hartza» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]