Mark Williams (snooker jokalaria)
- Artikulu hau snooker jokalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mark Williams (argipena)».
Mark Williams (snooker jokalaria) | |
---|---|
![]() (2025) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mark James Williams |
Jaiotza | Cwm, 1975eko martxoaren 21a (50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ezizena(k) | The Welsh Potting Machine |
markwilliamssnooker.com | |
![]() ![]() |
Mark James Williams (Y Cwm, Gales, 1975eko martxoaren 21a) snooker jokalari profesional galestarra da, hiru aldiz munduko txapelduna izana 2000, 2003 eta 2018. urteetan. 2025ean berriz iritsi zen munduko txapelketako finalera (ordura arte hori lortu zuen jokalari nagusiena, 50 urte beterik), baina galdu egin zuen (18-12) Zhao Xintong lehen irabazle txinatarraren aurka.[1]
Erresuma Batuko bi txapelketa (UK Championship) irabazi du (1999 eta 2002). Mastersa ere bi aldiz irabazi du (1998 eta 2003).
1992-93 denboraldian profesional bihurtu ziren "92ko klaseko" hiru jokalari bikaineetako bat da Williams, Ronnie O'Sullivan ingelesarekin eta John Higgins eskoziarrarekin batera.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Williams 1992an bihurtu zen profesional, eta hiru aldiz egon da munduko rankineko lehen jokalari gisa (1999–2000, 2000–01 eta 2002–03). Denboraldirik arrakastatsuena 2002-2003 izan zuen, Koroa Hirukoitza irabazi baitzuen: Erresuma Batuko Txapelketa, Mastersa eta Munduko Txapelketak osatzen dute delako Koroa ohorezko hori. Hori lortu zuen hirugarren jokalaria izan zen, Steve Davis eta Stephen Hendryren ondoren.
2003tik aurrera maila onari eutsi zion, baina 3. Munduko Txapelketa 15 urteren etenaren ondoren irabazi zuen. 2018ko edizioa izan zen, eta Txapelketa jokatzen hasi zelarol, faborito izatetik urrun oraindik, agindu zuen irabaziz gero biluzik emango zuela garaipeneko prentsaurrekoa: halaxe egin zuen, eskuoihalaz estalirik joan zen aretora, eseri zen mahai atzean, alboratu eskuoihala eta kazetarien galderei erantzun zien.[2]
Munduko Txapelketa Profesionalen hiru bertsioak irabazi dituen lehen jokalaria da (eta 2025 bitartean jokalari bakarra): Munduko Snooker Txapelketa, Sei Gorriko Munduko Txapelketa eta Adinekoen Munduko Txapelketa.
Munduko Txapelketa irabazi duen lehen jokalari ezkerra izan zen.
Bolak sartzen duen trebeziagatik, Williamsek "The Welsh Potting Machine" goitizena du, "bolak sartzeko makina galestarra", eta Willow ere esaten diote.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Williams poker-jokalari eta golf-jokalari amateurra ere bada.'[4][5] Harro dago Galesko bere jatorriaz, eta Ingalaterrako bandera jaten ari den dragoi galesa irudikatzen duen tatuajea du egina soinean. Manchester Uniteden aldeko zaletu sutsua da. Matthew Stevens, Jackson Page eta Stephen Hendry snooker jokalarien eta Joe Calzaghe boxeolariaren lagun ona da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mark Williams (snooker player)» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-29 data duen 1221380578 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) Bower, Aaron. (2025-05-05). «Zhao Xintong beats Mark Williams to become China’s first snooker world champion» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Mark Williams strips naked for press conference after winning epic final» The Independent 2018-05-08 (kontsulta data: 2024-05-06).
- ↑ «Express - The 'Welsh Potting Machine' stepped in to a different role during his match. | Facebook» www.facebook.com (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ «Mark Williams: Hendon Mob Poker Database» Hendon Mob Poker Database.
- ↑ a b Shuttleworth, Peter. (18 April 2008). «Williams' Vegas disappointment» BBC Sport.