Martxoaren 21
Martxoaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeigarren eguna da, 81.a bisurteetan. 285 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1997 - Metro Bilbaoren bigarren linea eraikitzeko lanak hasi ziren.
- 2008 - ETAren izenean dei bat jaso ostean, auto-bonba bat zartatu zen Calahorran (Errioxa, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, kalteak eta zauritu bat eraginez.
- 2008 - Gazte Topagunea hasi zen Lezon (Gipuzkoa), hilaren 24ra arte milaka gazte independentista bilduz.
- 2014 - Ibon Areso Bilboko alkate berria izendatu zuten, aurretik Iñaki Azkuna alkatea zendu baitzen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1857 - Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
- 1960 - Hegoafrika, Apartheid garaian, Sharpvilleko Sarraskia: Poliziek manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari ziren lagunak tirokatu zituzten. Ondorioz, 69 lagun hildako eta 180 zauritu egon ziren.
- 1963 - Estatu Batuak: Alcatrazeko espetxe federala itxi zen.
- 1990 - Namibia Hegoafrikatik independizatu zen.
- 2005 - Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
- 2016 - Kuba eta AEBen arteko harreman berrezartzearen prozesua: AEBtako Barack Obama presidenteak Kubarako hiru egunetako bisitaldia burutu eta Raúl Castro presidentearekin bildu zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1925 - L'enfant et les sortilèges: Fantaisie lyrique en deux parties (euskaraz: Umea eta aztikeriak: fantasia lirikoa bi aktotan), Maurice Ravelen musika eta Sidonie Gabrielle Coletten libretoa duen opera estreinatu zen Montecarloko Operan.
- 1999ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 2009 - Xabier Silveirak 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, seigarren aldiz.
- 2010 - Julio Soto gorritiarrak 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen lehen aldiz.
- 2015 - Manex Agirrek 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen bigarren aldiz.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1943 - Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010 - Frantziak 2010eko Sei Nazioen Torneoa eta Grand Slama irabazi zituen.
- 2015 - Irlandako errugbi selekzioa bigarren urtez jarraian Sei Nazioen Torneoa irabazi eta Eskoziako errugbi selekzioak aldiz Zurezko koilara jaso zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1672 - Andrés Orbe Larreategi, euskal elizgizona (h. 1740).
- 1823 - Jose Frantzisko Navarro Arzak, euskal herritar ingeniaria, asmatzailea eta enpresaburua, AEBetako 20 dirutza handienetako baten jabea (h. 1909).
- 1873 - Benito Barrueta, bizkaitar margolaria (h. 1953).
- 1885 - Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria (h. 1976).
- 1887 - Gregorio Ybarra de la Revilla, bizkaitar pertsona esanguratsua, Ybarra familiako kidea (h. 1973).
- 1898 - Juan Garmendia Kortadi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea (h. 1989).
- 1913 - Emilio Alonso Arbeletxe, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan (h. 1998).
- 1931 -
- Jesus Ilundain, El Tuli, iruindar sanferminzale ezaguna.
- Jon Oria, nafar historialaria (h. 2016).
- 1941 - Sara Soto, bizkaitar musikagilea (h. 1999).
- 1947 -
- Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (h. 2017).
- Karlos Saldise, Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea (h. 1980).
- 1960 - José Ángel Lema Pueyo, gipuzkoar historialaria, Erdi Aroaren Historian eta Paleografian aditua (h. 2022).
- 1961 - Dionisio Muñoz, euskal kirolari ohia, halterofilian aritua.
- 1962 - Jonan Fernandez, euskal politikari ohia eta hainbat erakunde zibiletako sortzailea eta kidea.
- 1965 - Mario Iceta, Bilboko gotzaina.
- 1970 - Asier Hormaza, bizkaitar aktore eta bikoiztailea.
- 1974 - Gotzon Barandiaran, bizkaitar idazle eta kulturgilea.
- 1975 -
- Xabier Aldai, gipuzkoar idazlea.
- Ismael Marchal, Irurzun, nafar futbolari ohia.
- Kike Sebastián, arabar atleta.
- 1986 - Xabi Iruretagoiena, bizkaitar futbolaria.
- 1997 - Josu Andrés, arabar saskibaloi jokalaria.
- 2000 - Iholdi Beristain, bizkaitar abeslari eta aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1227 - Karlos I.a Napolikoa, Napoli eta Siziliako lehenengo erregea (h. 1285).
- 1474 - Angela Merici, italiar erlijiosoa, Urtsulatarren ordenaren sortzaileetako bat (h. 1540).
- 1546 - Bartholomeus Spranger, flandriar margolari, marrazkilari eta eskultorea (h. 1611).
- 1626 - Pedro de Betancur, Frantziskotarren monje eta espainiar misiolaria, Bethlehemen ordenaren sortzailea (h. 1667).
- 1665 - José Benito Churriguera, espainiar arkitekto eta erretaulagile barrokoa (h. 1725).
- 1685 - Johann Sebastian Bach, alemaniar konpositore eta organista (h. 1750).
- 1763 - Jean Paul, alemaniar eleberrigilea (h. 1825).
- 1768 - Joseph Fourier, frantziar matematikari eta fisikoa (h. 1830).
- 1806 - Benito Juárez, Mexikoko presidentea (h. 1872).
- 1809 - Jules Favre, frantziar politikaria (h. 1880).
- 1816 - Jean-François Cerquand, frantziar idazlea (h. 1888).
- 1817 - Joseph Poelaert, belgikar arkitektoa (h. 1879).
- 1836 - Jesús de Monasterio, espainiar biolin-jotzaile eta musikagilea (h. 1903).
- 1837 - Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua (h. 1914).
- 1839 - Modest Musorgski, errusiar musikagilea (h. 1881).
- 1864 - Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (h. 1926).
- 1865 - Jane Misme, frantziar kazetari eta feminista (h. 1935).
- 1866 - Antonia Maury, estatubatuar astronomoa (h. 1952).
- 1882 - Fritzi Massary, austro-estatubatuar soprano eta aktorea (h. 1969).
- 1883 - Vladimir Antonov-Ovseienko, ukrainar iraultzaile, politikari eta militar boltxebikea (h. 1938).
- 1887 - Erich Mendelsohn, alemaniar arkitektoa (h. 1953).
- 1905 - Joan Coromines, kataluniar filologoa (h. 1997).
- 1911 - Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (h. 2005).
- 1912 - Gazi I.a, Irakeko erregea (h. 1939).
- 1914 -
- Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea (h. 1996).
- Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako (h. 1990).
- 1917 - Frank Hardy, australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekinzailea (h. 1994).
- 1920 - Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria (h. 2010).
- 1921 - José Méndez, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 2006).
- 1922 - Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2004).
- 1923 -
- Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (h. 2018).
- Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (h. 1998).
- 1925 -
- Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (h. 2022).
- Hilda Gadea, perutar ekonomialaria (h. 1974).
- Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (h. 1964).
- Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (h. 2018).
- 1926 - André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (h. 2002).
- 1927 - Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (h. 2016).
- 1928 - Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (h. 2003).
- 1930 - Harrison White, estatubatuar soziologoa, gizarte-sareen analisiaren aitzindarietakoa.
- 1931 -
- Alda Merini, italiar idazle eta poeta (h. 2009).
- Richard Ratsimandrava, Madagaskargo presidentea (h. 1975).
- 1932 - Walter Gilbert, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria.
- 1935 - Brian Clough, ingeleses futbolari eta entrenatzailea, historiako entrenatzaile hoberenetakoa (h. 2004).
- 1937 - Fred Akuffo, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- 1940 - Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria (h. 2010).
- 1941 - Fausto Cercignani, italiar filologoa, literatura kritikaria, olerkaria eta saiakera-idazlea.
- 1942 - Françoise Dorléac, frantziar aktorea (h. 1967).
- 1944 - Marie-Christine Barrault, frantziar zinema eta telebistako aktorea.
- 1945 - José Casas García, espainiar txirrindulari ohia.
- 1946 - Timothy Dalton, britainiar aktorea.
- 1947 -
- Ali Abdullah Saleh, Ipar Yemen eta Yemengo presidentea (h. 2017).
- Mamen García, espainiar aktorea, abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- 1948 - Pascale Cossart, frantziar mikrobiologoa.
- 1949 - Slavoj Žižek, esloveniar filosofo eta teoriko kritikoa.
- 1950 - Sergei Lavrov, errusiar diplomazialaria eta politikaria.
- 1951 - David Nualart, kataluniar matematikaria, probabilitateen teorian aditua.
- 1954 -
- Prayut Chan-o-cha, Thailandiako lehen ministroa.
- Martirio, espainiar abeslaria.
- 1955 -
- Jair Bolsonaro, brasildar militar ohia eta politikaria.
- Francisco Cano Consuegra, espainiar politikaria (h. 2000).
- Philippe Troussier, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Bärbel Wöckel, Ekialdeko Alemaniako atleta ohia, abiadura probetan aritua.
- 1956 - André Malherbe, belgikar motoziklista, moto-krosko munduko txapelduna (h. 2022).
- 1957 -
- Manuela Álvarez Lozano, galiziar filologoa eta idazlea.
- Ioannis Sarmas, Greziako lehen ministroa.
- 1958 - Gary Oldman, ingeles aktore, zinema zuzendari, bikoiztaile, gidoigile, musikagile eta ekoizlea.
- 1959 -
- Alfonso Falero, espainiar orientalista.
- Nobuo Uematsu, japoniar musikagilea.
- 1960 -
- Elena Espinosa, espainiar politikaria eta ekonomialaria.
- Azucena Hernández, espainiar modeloa eta aktorea (h. 2019).
- Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena (h. 1994).
- 1961 - Lothar Matthäus, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea, Munduko Futbol Txapelketa gehienetan parte hartu duen jokalaria.
- 1962 -
- Matthew Broderick, estatubatuar aktorea eta bikoiztailea.
- Rosie O'Donnell, estatubatuar aktorea eta umorista.
- 1963 - Ronald Koeman, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea, historian gol gehien sartu dituen atzelaria.
- 1964 - Jesper Skibby, danimarkar txirrindulari ohia.
- 1965 - Cynthia Geary, estatubatuar aktorea.
- 1968 -
- Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (h. 2016).
- Karyn Kusama, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria
- Salma Luévano, mexikar enpresaburua, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1970 - Moacir Rodrigues Santos, brasildar futbolari ohia.
- 1972 - Abdeljalil Hadda, marokoar futbolari ohia.
- 1974 - Pilar García Muñiz, irrati eta telebistako espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- 1976 -
- Laura Camps, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Jeff Lemire, kanadar komikilaria.
- 1978 - Rani Mukerji, indiar abeslari eta aktorea.
- 1980 -
- Marit Bjørgen, norvegiar eskiatzailea.
- Ronaldinho, brasildar futbolaria.
- 1984 - Sopo Gelovani, georgiar abeslaria.
- 1987 - Marcos García Barreno, espainiar futbolaria.
- 1989 - Jordi Alba, kataluniar futbolaria.
- 1991 - Antoine Griezmann, frantziar futbolaria.
- 1992 - Karolína Plíšková, txekiar tenislaria.
- 1996 - Sadanun Balenciaga, thailandiar aktorea eta modeloa.
- 1997 - Tini Stoessel, argentinar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- 2002 - Briana Williams, estatubatuar jatorriko Jamaikar atleta, 100 metro eta 200 metrotan aditua.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1778 - Juan Lorenzo Irigoien, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1712).
- 1853 - Joachim Labrouche, Donibane Lohizuneko alkate eta ontzijabea (j. 1769).
- 1861 - Pedro Jose Zarandia Endara, nafar legegizon eta elizgizona, Ourense eta Huescako gotzaina, Huescan (j. 1783).
- 1870 - Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1804).
- 1979 - Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea, Parisen (j. 1903).
- 1997 - Marc Légasse, Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea (j. 1918).
- 2008 - Antonio Bertrán, gipuzkoar txirrindularia (j. 1933).
- 2011 -
- Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria (j. 1947).
- 2012 -
- Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (j. 1979).
- Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (j. 1942).
- 2018 - Miren Roji, bizkaitar musika irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1917).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1076 - Roberto I.a Borgoinakoa - Charolais eta Langresko kondea, Auxerreko kondea eta Borgoinako dukea (j. 1011).
- 1201 - Absalon, Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia.
- 1556 - Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (j. 1489).
- 1729 - John Law, eskoziar finantzaria (j. 1671).
- 1760 - Betty Parris, Salemgo sorginkeria prozesuan lehen salatzaileetako bat (j. 1682).
- 1762 - Nicolas-Louis de Lacaille, frantziar astronomo, 10.000 izar inguru sailkatu zituena (j. 1713).
- 1804 - Luis Antonio Borboi-Condékoa, frantziar printzea, Enghiengo dukea (j. 1772).
- 1843 - Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea (j. 1774).
- 1845 - Guadalupe Victoria, lehendabiziko Mexikoko presidentea (j. 1786).
- 1864 - Hippolyte Flandrin, frantziar margolaria (j. 1809).
- 1885 - Paulin Talabot, frantziar burdinbide eta kanal ingeniaria (j. 1799).
- 1892 - Annibale de Gasparis, italiar astronomoa (j. 1819).
- 1896 - William Judge, irlandar abokatua, Elkarte Teosofikoaren hiru sortzaile nagusietako bat (j. 1851).
- 1907 - Guillermo Tell Villegas, Venezuelako presidentea (j. 1823).
- 1908 - Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria (j. 1831).
- 1915 - Frederick Winslow Taylor, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, taylorismoaren aitzindaria (j. 1856).
- 1920 - Peadar Ua Laoghaire, irlandar idazle eta apaiz katolikoa, irlanderazko literatura modernoaren sortzaileetako bat (j. 1839).
- 1934 - Franz Schreker, austriar konpositorea (j. 1878).
- 1936 - Aleksandr Glazunov, errusiar musikagilea (j. 1865).
- 1939 - Adrienne Avril de Sainte-Croix, frantziar filantropo eta feminista (j. 1855).
- 1958 - Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa (j. 1876).
- 1974 - Candy Darling, estatubatuar emakumezko aktore transgeneroa (j. 1944).
- 1978 - Cearbhall Ó Dálaigh, Irlandako 5. presidentea (j. 1911).
- 1985 - Michael Redgrave, britainiar aktorea (j. 1908).
- 1987 - István Csala, hungariar politikaria (j. 1899).
- 1990 - Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1910).
- 1991 - Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea (j. 1909).
- 1992 - Claude Bricage, frantziar argazkilaria (j. 1939).
- 1995 - Étienne Martin, frantziar eskultorea (j. 1913).
- 1998 - Galina Ulanova, errusiar dantzaria (j. 1910).
- 1999 - Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (j. 1901).
- 2000 -
- María Cristina Vicente, espainiar biologo eta unibertsitate irakaslea (j. 1948).
- Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (j. 1916).
- 2001 - Dora Alonso, kubatar idazlea (j. 1910).
- 2011 - Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa (j. 1952).
- 2012 - Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1920).
- 2013 -
- Chinua Achebe, nigeriar eleberrigile eta poeta (j. 1930).
- Pietro Mennea, italiar atleta, zalutasun-probetan espezializatua (j. 1952).
- 2014 - Joaquín Forradellas, espainiar filologo, idazle eta literatura kritikoa (j. 1938).
- 2016 - Ricardo Larraín, txiletar zinema-zuzendaria (j. 1957).
- 2017 -
- Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (j. 1945).
- Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (j. 1950).
- 2018 - Ulrica Hydman Vallien, suediar artista, beirateetan eta dekorazio-pinturan espezializatua (j. 1938).
- 2020 -
- Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (j. 1959).
- Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (j. 1943).
- 2021 -
- Nawal el Saadawi, egiptoar idazle feminista (j. 1931).
- Adam Zagajewski, poloniar olerkaria (j. 1945).
- 2022 -
- Yvan Colonna, Korsika Askatzeko Nazio Frontearen kidea, Claude Érignac prefeta hiltzeagatik betiko kartzelara kondenatua (j. 1960).
- Soumeylou Boubèye Maïga, Maliko lehen ministroa (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Benoat eta Milia.
- Txotxongiloen Munduko Eguna
- Poesiaren Nazioarteko Eguna
- Basoen Nazioarteko Eguna
- Down Sindromearen Nazioarteko Eguna
- Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
- Novruz Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |