Marrazketa artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea


Errotuladore-teknika.

Marrazketa artistikoa marrazketaren diziplina eta edozein gorputzen delineazioa da. Berez, gorputz abstraktuak edo errealak era grafiko batean irudikatzean datza. Marrazketa artistikoa ideiak, deskripzioak eta sentimenduak transmititzea onartzen duen esparru unibertsaleko aldizkako hizkuntza da.

Marrazketa artistikorako prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa artistikoan honako aspektuak hartzen dira kontutan:

Bozetoa: Bozetoa lehenengo ideiak kokatzeko beharrezkoa den marrazkia da. Horrela, ideia hauek prozesu osoan zehar gogoratzeko balioko du. Batez ere, lehendabiziko marrazki hau erabilgarria izango da kanpoaldeak edo mugimenduan dauden gorputzak marrazterakoan.

Txertaketa: Behin betiko paperean marrazten diren lehen marrak dira, fin-finak geroago ezabatu edo estali ahal izateko. Hau izango da gure marrazkiaren oinarria.

Marraketa: Marraketa ingerada-marrazkia da, behin inguruko irudi orokorra izanda xehetasunak egiteko.

Balorazioa: Balorizazioa errealismo eta bolumen gehiago lortzeko helburuarekin egiten diren azken itzaleztadurak dira.

Kolorea: Pausu hau marrazkiaren helmuga eta erabileraren araberakoa izango da. Adibidez, ilustrazio bat izatekotan koloreztatu egingo zen.

Zuzenketak: Akatsak zuzentzeko hainbat era daude. Ahal izanez gero, marrazkia ezabatuko dugu. Baina askotan, akatsa estaltzea egokiagoa izango da, marrazkiaren gainean margotzen. Era honetan garbiago eta argiago ikusiko da produktu finala.

Proportzioa: Marrazki batean proportzioak mantentzea gauzarik garrantzitsuenetariko bat da. Proportzioak irudikatutako objektuari beharrezkoa duen harmoniaz hornituko dio. Horrela, objektuaren elementu guztiek erlazio orekatua izango dute.

Marrazkia bukatzerakoan, proportzioak egokiak direla ziurtatzeko bi gomendio erabilgarri daude. Lehenengoa, lamina ispiluaren aurrean jartzea izango da. Gure begiak objektuaren formari ohituta daude, eta ispilu batean ikusterakoan beste perspektiba batetik ikusten dugu. Horrela, akatsak errazago nabarituko ditugu. Bigarren gomendioa laminari buelta ematea da, hau da, atzealdetik ikustea. Nahiz eta objektua oso argi ez ikusi, perspektiba desberdina da, eta desproportzioak nabariagoak izango dira.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio-pintura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio-pintura teknika onenetarikoa eta ohikoena da profesionalki lan egiteko. Teknika honek tonalitate eta kalitate altuko errepresentazioak onartzen du.

Pastel-teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste gehienak ez bezala, teknika siku bat da. Emaitza hauts erakoa denez, marrazkia iraunkorra izateko spray moduko finkatzaile bat aplikatzen zaio. Teknika honen berezitasun nagusia lortzen den testura da.

Errotuladore-teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errotuladoreak ideia arinak irudikatzeko erabiliak dira. Beraz, emaitzak errealitatetik urrunago gelditzen dira.

Marrazketa digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa digitalean tresna digitalak erabiltzen ditugu marrazkiak egiteko. Gaur egun, aplikazio informatikoen bidez, digitalki marraz dezakegu ordenagailuetan.

Speed Paintinga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa digitalaren multzo honen barruan sar dezakegu. Baina marrazketa tradizionaletik alderatzen duen ezaugarria pintzel eta ohol digitalak dira. Teknika honek marrazketa tradizionala imitatzen du aipatutako tresna berriekin

Graffitia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika berri bat kontsidera dezakegu. Honako hau, paretetan, garraio publikotan eta hiriko beste elementu batzuetan margotzean datza. Horretarako spray margoak erabiltzen dira.

Kolorezko arkatzen teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuekin alderatuz, teknika erraza da. Testura asko lor daitezke eta bukaera leunagoa izaten da.

Margo akrilikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margo akrilikoaren ezaugarri garrantzitsuenak hurrengoak dira; material plastifikatu batez osatuta dago eta lehorketa arinekoa da. Nahiz eta uretan disolbagarria izan, behin sikatuta urarekiko iraunkorra da.

Ikatz-ziri teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatz-ziria egiteko landare-ikatza erabiltzen da, material hau ez da bat ere koipetsua, beraz ez da paperean ondo itsasten. Ezaugarri honek aspektu positiboak ditu; errazago difuminatu eta ezabatzen da. Horregatik teknika egokia da bai argitasunak, bai itzalak marrazteko. Bestalde, gizakiaren gorputzaren atalak marrazteko oso erabilia da. Lehen aipatutako difuminatua hatzamarrarekin egin daiteke, marrazkiari bolumen gehiago emateko.

Urmargo teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akuarela ez da oso itsaskorra eta euskarriaren (papera) kolorearen eta egituraren efektuak azalarazten ditu, beraz, gardentasun efektuak oinarrizkoak dira teknika honetan. Argiak eta egurats gertakariek kalte handia egiten diote. Horregatik, kristalez babestu behar da eta argi biziak zuzenean joko ez duen leku batean jarri. Akuareletan, bertatik bertara egin behar da lan, eta damutasunik gabe, ez baitago zuzenketarako aukerarik.

Bolaluma teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika honekin forma leunak edo zorrotzak lor daitezke, erabateko kontrasteak eta gardentasunak. Bai errealismo handiko marrazkiak ,bai bozetoak egiteko teknika baliagarria da.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen marrazketa teknikorako erabiltzen diren materialak:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa teknikoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]