Marsha Thomason

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marsha Thomason
Marsha Thomason - White Collar panel crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Moston (en) Itzuli1976ko urtarrilaren 19a (44 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Malibu
Hezkuntza
Heziketa Manchester Metropolitan University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0859720

Marsha Lisa Thomason (Moston, Manchester Handia, 1976ko urtarrilaren 19a) Ingalaterrako aktorea da, Las Vegas telesailean Nessa Holt-en papera betetzeagatik ezaguna dena[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marsha Thomason Manchesterren jaio zen. 13 urte zituenetik Oldham Theatre Workshop-en aritu zen eta bertako unibertsitatean Arte ikasketetan graduatu zen.

Aurreneko lan garrantzitsua Pie in the Sky telesailean izan zuen, Sally zerbitzariaren paperean 8 atal egin zituelarik. Estatu Batuetako debuta The Haunted Mansion Disney faktoriako filmean egin zuen 2003an[2] eta urte berean Las Vegas telesaileko Nessa Holt izateko aukeratua izan zen. Aurreneko bi denboraldietan protagonista izan zen eta 47 atal egin zituen[1].

2007an Lost telesailean azaldu zen eta hiru denboralditan zehar 12 ataletan hartu zuen parte Naomi Dorriten papera betez[3]. 2009an White Collar telesaileko lehen denboraldiaren amaieran azaldu zen eta bigarren denboralditik seigarrenera protagonista izan zen[4]. Diana Barrigan agentea izan zen. 2017tik aurrera NCIS: Los Angeles telesailean ere hainbat denboralditan hartu zuen parte[5].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko apirilaren 5ean Craig Sykes argi teknikariarekin ezkondu zen[6] eta 2013ko ekainean Tallulah Anaïs alaba jaio zen[7].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1994 Priest Erizaina
2001 Black Knight 7. zerbitzaria / Victoria zerbitzaria / Nicole
2002 Long Time Dead Lucy
Pure Vicki
2003 The Haunted Mansion Sara Evers / Elizabeth Henshaw
2004 My Baby's Daddy Brandy
2005 The Nickel Children Beatrice
2006 The Package Melissa Laburmetraia
Caffeine Rachel
The Fast One Lucy Laburmetraia, komedia
The Tripper Linda
Tug of War Sam Laburmetraia, komedia
2007 LA Blues Carla
2009 Into the Blue 2: The Reef Azra

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1993 Safe Wendy telefilmea
1996 Prime Suspect Janice Atal bakarra
1996 Brazen Hussies Stripperra suarekin Telefilmea
1997 Pie in the Sky Sally 8 atal
1998 Playing the Field Sharon 'Shazza' Pearce
Where the Heart Is Jacqui Richards 20 atal
1999 Love in the 21st Century Louise Atal bakarra
2001 Table 12 Denie Atal bakarra
2001 Swallow Tina Harford Telefilmea
2003 Burn It Tina
2003–2005 Las Vegas Nessa Holt Protagonista, 47 atal
2007 Cane Miranda Sanfilipino Atal bakarra
2007–2010 Lost Naomi Dorrit 12 atal
2008 Life Jill Abrahams Atal bakarra
2008 Easy Money Julia Miller Ohiko aktorea
2008 Messiah V: The Rapture Mel Palmer Telefilmea
2009–2010 Make It or Break It Mary Jane "MJ" Martin 6 atal
2009–2014 White Collar Diana Barrigan 1 denboraldian 2 atal
2-6 denboraldietan protagonista
2009 General Hospital Gillian Carlyle
2011 2 Broke Girls Cashandra 2 atal
2013–2014 Men at Work Selena 2 atal
2014 House of Lies Acquaintance Atal bakarra
2015 Safe House Katy 4 atal
2017 Bones Amy Bryan Atal bakarra
2017–2020 NCIS: Los Angeles Nicole Deschamp 8, 9, 10, 11 denboraldietan
2017–2018 The Good Doctor Dr. Isabel Barnes 3 atal
2018 SEAL Team Vanessa Ryan sargentua
2019 Better Things Mer Kodis 3 atal
2020 Cobra Francine Bridge
2020 MacGyver Dr. Cheryl Atal bakarra

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2012 Hitman: Absolution Diana Burnwood ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Here's What Really Happened to Nessa on 'Las Vegas'» Distractify . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  2. (Ingelesez) «Marsha Thomason» Haunted Mansion Wiki . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  3. Lost (TV Series 2004–2010) - IMDb. . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  4. (Ingelesez) «Marsha Thomason» White Collar Wiki . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  5. (Ingelesez) Stein, Megan. (2018-12-09). «The 'NCIS: Los Angeles' Team Is Getting a Surprise Visit From This Special Agent» Country Living . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  6. «Lost Actress Marsha Thomason Finds a Husband» E! Online Mon Apr 06 19:38:00 GMT+0 2009 . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  7. (Ingelesez) Rawson-Jones, Ben. (2007-05-18). «'Lost's Marsha Thomason Interview» Digital Spy . Noiz kontsultatua: 2020-08-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marsha Thomason Aldatu lotura Wikidatan