Bones (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bones (telesaila)
Telesaila
Jatorrizko izena Bones
Generoa polizia-telesaila
polizia prozesal
telebista drama
komedia dramatiko
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 42 minutu
Narratibaren kokapena Washington
Sasoi kopurua 12
Atalak 246
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Hart Hanson Itzuli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizle eragilea Hart Hanson Itzuli
Barry Josephson Itzuli
Ian Toynton Itzuli
Jonathan Collier Itzuli
Randall Zisk Itzuli
Sariak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data 2005eko irailaren 13a
Amaiera-data 2017ko martxoaren 28a
Kanpo loturak
www.fox.com/bones

Bones (euskaraz Hezurrak) AEBtako krimen drama telesail bat da. 2005eko irailaren 13tik gaur egun arte Fox katean aireratzen da. Emily Deschanel, David Boreanaz, Michaela Conlin, Eric Millegan, T. J. Thyne, Jonathan Adams, Tamara Taylor, John Francis Daley eta John Boyd aktoreek antzeztu zuten.

Gai nagusitzat antropologia forentsea duen telesaila da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Temperance Brennan (Emily Deschanel) doktoreak Jeffersionian institutuarentzat (fikziozko Smithsonian institutuaren bertsioa) giza gorpuak topatzen dituzten kasuak argitzeko hondakinak ikertuz lan egiten du, berarekin batera Seely Booth (David Boreanaz) FBIko agentea eta AEBtako Armadako tiratzaile ohia izanak ere jardun ohi du, doktoreak ez bezala zientzian fede gutxi duen gizona, berarentzat informazioa bizidunei ateratzea hildakoei ateratzea baina garrantzitsuagoa baita. Munduaren bi ikuspuntu kontrajarri hauek telesailean zehar agertzen diren kasuetan talka egingo dute. Gerora, bi protagonisten nortasunak bilakaera jasan eta bien ezaugarri eta trebezia ezberdinez baliatuz elkarlanean jarduten ikasiko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eugene Byrd: Clark Edison, izaera barnerakoiko afroamerikar medikua.
  • Michael Grant Terry: Wendell Bray, maila sozial apalekoa, bere familiari laguntzeko ikasi eta lan batera egiten ditu.
  • Carla Gallo: Daisy Wick, izaera katoikoa eta bere buruan konfiantza gabekoa.
  • Joel David Moore: Colin Fisher, joera depresiboa du, psikiatrikoetan denboraldiak igarotzen ditu.
  • Pej Vahdat: Arastoo Vaziri: irandar jatorriko musulmana.
  • Brian Klugman: Oliver Wells, buruargi harroputza.
  • Luke Kleintank: Finn Abernathy.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Jatorrizko emisioa
Hasiera Amaiera
1 22 2005eko irailaren 13a 2006ko maiatzaren 17a
2 21 2006ko abuztuaren 30a 2007ko maiatzaren 16a
3 15 2007ko irailaren 25a 2008ko maiatzaren 19a
4 26 2008ko irailaren 3a 2009ko maiatzaren 14a
5 22 2009ko irailaren 17a 2010eko maiatzaren 20a
6 23 2010eko irailaren 23a 2011ko maiatzaren 19a
7 13 2011ko azaroaren 3a 2012ko maiatzaren 14a
8 24 2012ko irailaren 17a 2013ko apirilaren 29a
9 24 2013ko irailaren 16a 2014ko maiatzaren 19a
10 22 2014ko irailaren 25a 2015eko ekainaren 11a
11 22 2015eko urriaren 1a 2016ko uztailaren 21a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bones (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan