Edukira joan

Marta Ortega Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Ortega Pérez


Inditexeko zuzendari exekutibo

Bizitza
JaiotzaVigo1984ko urtarrilaren 10a (40 urte)
Herrialdea Galizia
Familia
AitaAmancio Ortega
AmaFlora Pérez
Ezkontidea(k)Sergio Álvarez Moya (en) Itzuli  (2012ko otsailaren 18a -  2015)
Carlos Torretta Echevarría (en) Itzuli  (2018ko azaroaren 16a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCoruñako Unibertsitatea
London Business School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
European Business School London (en) Itzuli
Regent's University London (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta zuzendari exekutiboa
Enplegatzailea(k)Inditex
Zara
Fundación Amancio Ortega (en) Itzuli

Marta Ortega Pérez (Vigo, Galizia, 1984ko urtarrilaren 10a) galiziar enpresaburua da, Amancio Ortegaren alaba. 2007. urteaz geroztik, Inditexeko hainbat sailetan lan egin du, munduko hainbat egoitzatan, eta 2022ko apirilaren 1ean enpresako presidente bihurtu zen.[1]

Marta Ortega Pérezen gurasoak Amancio Ortega Gaonaren eta haren bigarren emaztea, Flora Pérez dira. Ortegak Coruñan ikasi zuen eta Suitzan batxilergoan jarraitu zuen. Enpresa-ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitateko Europako negozio-eskolan, eta 2007an lizentziatu zen nazioarteko enpresaburuen espezialitatean.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, ikasketa amaitu zituen urte berean hasi zen lanean familiako Inditex enpresarentzat, Chelsea auzoko Londresko Zarako dendan, nazioarteko beste egoitza batzuetan eta enpresako hainbat sailetan. Gero Inditex-en egoitza nagusian egin zuen lan, Arteixon, Zararako produktua garatzeko eta diseinatzeko sailean, eta, besteak beste, Beatriz Padínekin, emakumeentzako arropa-bildumen koordinatzailearekin.

Arteixon Amancio Ortega enpresaren sortzailearekin batera lan egin zuen, enpresako kudeatzaileen harreman sozialeko eta irudi publikoko jarraibide berriak sartuz.[2] Hala, 2016. urtean omenaldia prestatu zuen Amancio Ortegaren 80. urteurrena ospatzeko, enpresako langile guztiekin, eta hainbat komunikabidek eman zuten.[3]

2015etik, Amancio Ortega Fundazioaren patronatuko kide da, Pablo Isla Álvarez de Tejera, Roberto Cibeira Moreiras, Antonio Abril Abadín, José Arnau Sierra, Flora Pérez Marcote eta Amancio Ortega fundatzaile lehendakariarekin batera. Fundazioaren ikasketa-beken programa COVID-19 pandemian zehar aldatu zen, Massachusettseko Teknologia Institutuarekin (MIT) hitzarmena lortu ondoren.[4][5]

2021eko azaroaren 30ean Inditexeko lehendakaritza hartu zuen, Pablo Islaren ordez.[6]

Zara berritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Ortega, Ibex-35eko emakumerik gazteena, 2022ko apirilaren 1etik presidente ez ejekutiboa egin zenetik enpresaren irudia sendotu zuen. Berak bultzatu zuen 2017an Steven Meisel argazkilariaren lehen kanpaina, 2018ko SRLP kolekzioa eta 2019ko logotipoaren aldaketa. Luxuaren eta kalearen arteko erdibideko zubia egiten aritu da, Zara berritua sortzen. Horretarako hainbat lankidetza beste marka batzuekin edo nazioarteko ospetsuekin, edizio mugatuko kapsula-bildumak... [7]

Carmen Llovet Nebrija Unibertsitateko moda-diseinuko graduko joera- eta komunikazio-irakaslearen eta Instagrameko Davil Wears Zara perfilaren atzean dagoenaren arabera, Low cost delakotik urrundu nahi da. Lehen batez besteko aren salneurria 30 € zen eta 2023an 50 €.[7]Bestalde Marta Ortegak ardura hartu zuenean burtsak % 6,1eko jaitsera izan zuen, baina, 9 hilabetera, 2022 urtea amaitu baino lehen, % 19ko irabaziak izan zituen, online merkatua gora eta gora, fakturazioaren % 25,5 zela.[7]

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amancio Ortega ez bezala, Marta Ortega pertsona publikoa da. Bere harremanak ezagunak dira, paparazziak atzean baititu. Gizarte ekintzetan parte hartzen du eta elkarrizketak ere ematen ditu.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]