Martin Anso
Martin Anso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1963 (59/60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Martin Anso Blanco (Donostia, 1963 - ) gipuzkoar idazle eta kazetaria da. 1984. urteaz geroztik, hurrenez hurren, La Voz de Euskadin, Eginen eta Garan lan egin du, batez ere kultura alorrean. Ekologismoan militante aktiboa, egun, Txertoa argitaletxean egiten du lan.[1]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere liburuetan aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoak bildu ditu batez ere. Horren adibide dira bere azken lanak:
- Elezaharren bidetik. Irun: Alberdania, 2004.
- Elezaharren gordelekuak. Astero, 2008.
- Ele zahar, ele berri. Irun: Alberdania, 2008.
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nicolas Cuvi: Darwin bidaiaria. Donostia: Txertoa, 2009. ISBN: 978-84-7148-438-3
- Sara Cordón: Marco Polo abenturazalea. Donostia: Txertoa, 2009. ISBN: 978-84-7148-439-0
- Victor Vilardell Balasch: Clara Campoamor. Emakumeen eskubideeen defentsan. Donostia: Txertoa, 2009. ISBN: 978-84-7148-441-3
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Ele zahar, ele berri liburuaren Rafael Castellanoren komentarioa.[Betiko hautsitako esteka]
- Pilar Iparragirrek Argia astekarian egindako elkarrizketa.
- Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna, 2012an.