Martirien Mausoleoa (Polloe)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martirien Mausoleoa (Polloe)
Kokapena

Martirien Mausoleoa Donostiako Polloeko hilerrian frankistek altxatu zuten eraikina da. Mausoleoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, 36ko gerran hildako hainbat militar frankistaz gain (euren izen-abizenak dituzten hilobiak daude han), gutxienez hamazazpi miliziano antifaxista daudela, hamazazpi gorpu horiek identifikatu baitzituzten. Ordea, mausoleoan beste 70-80 gorpu daude identifikatu gabe, eta litekeena da gorpu horiek ere errepublikanoenak izatea. 1936ko uztailaren 22tik 25era bitartean hil ziren guztiak, matxinatuek Donostiako hiriburua militarki okupatu aurreko borroketan.

2022ko maiatzean, Oroimen historikoaren Legea betez, mausoleoko plaka frankista kendu zuten. Han testu hau irakurtzen zen: "A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas”.[1]

Urte bereko irailean, frankistek Donostia hartu zutenetik 86 urte bete zirenean, iragarri zuten gunearen esanahia aldatuko zutela: Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutuaren bidez, hamazazpi miliziano horien izenak izango dituen plaka bat jarriko duela; udalak, bere aldetik, eskultura bat jarriko du.[2] HB Bilduk, bestetik monumentua eraistea eskatu zuen, “ikur frankista bat delako”.[3] Miliziano horiek ideologia desberdinetakoak ziren: sozialistak, anarkistak, komunistak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]