Martzelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martzelo
Portrait Marcellus Louvre Ma3547.jpg
Antzinako Erromako senataria


Edil kurul

Bizitza
Jaiotza Erroma, K.a. 42
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Baiae (en) Itzuli, K.a. 23 (18/19 urte)
Hobiratze lekua Augustoren Mausoleoa
Familia
Aita Gaius Claudius Marcellus Minor
Ama Oktavia Gaztea
Ezkontidea(k) Julia Maior  (K.a. 25 -  K.a. 23)
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman military personnel (en) Itzuli

Martzelo, latinez Marcus Claudius Marcellus (K.a. 42 - K.a. 23) Augustoren iloba izan zen, eta, hil zen arte, haren oinordekoa. Martzeloren ama Oktavia Minor izan zen, Augustoren arreba. Haren aita kontsul ohia ez ezik, Marko Klaudio Martzeloren (Bigarren Gerra Punikoko jeneral ospetsua) ondorengoa zen.

Augustok semerik ez zuenez, Oktavia Minorren semea senide hurbilenekoa zen. Martzelo publikoan Augustorekin agertzen hasi zen. K.a. 25ean, Martzelo Julia Zesaris, Augustoren alaba bakarrarekin, ezkondu zen. Honela Augustoren oinordekoa bihurtzeko aukerak indartzen zituen, nahiz eta Augustoren boterea ofizialki jaraunspenezkoa ez izan, enperadore titulua ez baitzegoen.

Martzeloren adinaren gorabehera, Augustok erantzukizun handiko karkuak eman zizkion: K.a. 23an edil izendatu zuen. Nolanahi ere, hil horretan bertan, gaixoturik, Martzelo hil zen. Julia Zesaris Agripa, Augustoren lagunarekin, ezkondu zen.