Edukira joan

Augustoren Mausoleoa

Koordenatuak: 41°54′22″N 12°28′35″E / 41.9061°N 12.4764°E / 41.9061; 12.4764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Augustoren Mausoleoa
Mausoleo di Augusto
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Erromako RioniakCampo Marzio
Koordenatuak41°54′22″N 12°28′35″E / 41.9061°N 12.4764°E / 41.9061; 12.4764
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 28
Webgune ofiziala
Augustoren Mausoleoa
Augustoren Mausoleoaren kokapena Antzinako Erroman.

Augustoren Mausoleoa, K.a. I. mendeko hil tenplu ikusgarri bat da, oinplano zirkularrekoa, Erroman dagoena.

Mausoleoaren eraikuntza, Augustok berak hasi zuen, K.a. 29an, Alexandriatik itzuli ondoren, K.a. 31n, Aktiumeko guduan Marko Antonio garaitu eta honela Egipto konkistatu ondoren. Alexandrian egon zenean, Alexandro Handiaren hilobi helenistikoa ikusi zuen, ziuraski, oinplano zirkularrekoa, hau, bere hilobi propioa eraikitzeko oinarri bezala hartu zuelarik. Bertan lurperatua izan zen lehen pertsona, Martzelo izan zen, Augustoren iloba, K.a. 23an hil zena. Honen ondoren, Marko Agripa, Druso, Luzio Zesar eta Gaio Zesar lurperatuak izan ziren bertan. Augusto, 14an lurperatua izan zen, jarraian, Druso Gaztea, Livia Drusila eta Tiberio lurperatuak izan zirelarik. Ez da ezagutzen Klaudio enperadorea toki berean lurperatua izan ote zen. Mausoleo honetan lurperatua izan zen azken pertsonaia, Nerva enperadorea izan zen, 98an. Erromatar Inperioko tronuan honen ondorengoa izan zena, Trajano, erraustua izan zen, eta bere errautsak, Trajanoren Zutabearen oinean urrezko kutxa batean utzi ziren.

Gaur egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste garai batean, Erromako lurperaketa toki garrantzitsuena izan zena, gaur egun, belar txarrez eta nekostaz betea. Jazoera asko jasan ditu denboran zehar, mahasti, lorategi edo baita Erdi Aroko gotorleku bezala ere erabili izan delarik.

Monumentuak, egitura zirkular bat bezala pentsatua, 87 metroko diametroa zuenk, eta, sarreran, bi obelisko zituen. Barnealdea, euren artean lotutako pasabide kontzentrikoz josia zegoen, familia inperialeko pertsonaia ezberdinen errautsak aurkitzen ziren tokia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]