Marumendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marumendi
Datu orokorrak
Garaiera 821 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 25″ N, 2° 07′ 22″ W / 42.97350833°N,2.12264444°W / 42.97350833; -2.12264444Koordenatuak: 42° 58′ 25″ N, 2° 07′ 22″ W / 42.97350833°N,2.12264444°W / 42.97350833; -2.12264444
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Lizarrusti/Urkillaga
Mendikat Mendikat

Marumendi Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, mendizaleentzako, oharkabean pasatzen dena. Mendi honen ingurua, Malkorbururena bezalaxe, basoz josia dago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aian, Urkillagako mendatera igotzen den bidea hartu behar da, non 5 kilometroko ibilaldi baten ondoren, Lareoko urtegira daroan mendi bidea hartu behar den. Urtegira heldu baino kilometro erdi lehenago, bidea, Malkorburu eta Marumendi artean dagoen lepo batetara iristen da. Toki honetan, eskuinetara hartu behar da, eta jeisten hasten da labarretik hegoalderantz, ondoren, bide argirik gabe eskuinetara, Marumendiren tontorra babesten duen pagadian sartzeko.

Lizarrustitik, Lizarrustiko Haitzpetik pagadia gurutzatzen duen seinalatutako bidezidorra hartu behar da, eta Maitza errekako labardian zintzilik jarraitzen du, zura eramaten zuen antzinako trenbideko tunelak gurutzatuz. Honela, Akarretara iristen da, non, zurezko zubi batek ibilgua gurutzatzea ahalbidetzen duen ondoren, Lareoko urtegirantz jarraituz. Bertara doan bidearekin lotzen da, zati batean bertatik ibili behar izatea eragozten duen laburbide bat aurkituz. Azkenik, Lareora iristen da. Bidea jarraitu behar da Urkillagaranzko norantzan eta, Malkorburu Marumendirengandik banatzen duen lepora iristean, ezkerretara hartu behar da, azken honen tontorrera basotik heltzeko.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa