Mary Estlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Estlin
Bizitza
JaiotzaBristol1820ko uztailaren 31
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1902ko azaroaren 14a (82 urte)
Familia
AitaJohn Bishop Estlin
AmaMargaret Bagehot
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Eliza Wigham, Mary Estlin eta Jane Wigham

Mary Anne Estlin (Bristol, 1820ko uztailaren 31 - ibidem, 1902ko azaroaren 14a) abolizionista britainiarra izan zen, eta Britainia Handiko esklabotzaren eta prostituzioaren aurkako kanpainetan nabarmendu zen.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Anne Estlin John Bishop Estlinen (Bristolgo oftalmologo ezaguna) eta haren emazte Margaret Bagehoten alaba zen. Ama Mary Anne oso gaztea zela hil zitzaion. Familiaren etxean bizi izan zen, eta ez zen inoiz ezkondu.

1832an, aita Mendebaldeko Indietara joan zen, eta, han, esklaboen sistema koloniala ezagutu zuen. Estlinek aitaren erlijioa eta esklabotzaren aurkako jarrera bere egin zituen.

1851tik zuzendu zuen Bristol and Clifton Ladies Anti-Slavery Society (Bristol eta Cliftongo Esklabotzaren aurkako Emakumeen Elkartea). Eliza Wighamekin batera, gogotsu parte hartu zuten Ingalaterrako kanpainan, eta, 1863an, biek lan egin zuten Clementia Taylorren Londresko Emancipation Societyn.

1854an, Parker Pillsbury abolizionista Britainia Handira joan zen AEBko eta Britainia Handiko abolizionisten politikei buruz eztabaidatzeko. Mary Anne Estlin eta haren aita Pillsburyk Louis Chamerovzow britainiar aktibistarekin (Bristish and Foreign Anti-Slavery Society elkarteko idazkaria) izandako harreman epistolar polemikoan sartu ziren. Mary Annek gutunak argitaratzeko agindu zuen.

1867an, Bristol Women's Suffrage Society (Bristolgo Emakume Sufragisten Elkartea) eratzen lagundu zuen, eta bertan diruzain gisa parte hartu zuen.

1868an, Estatu Batuetara bidaiatu zuen, eta, han, beste ekintzaile batzuk ezagutu zituen, hala nola Lucretia Mott eta Susan B. Anthony.

1870 eta 1886 urteen artean, Ladies’ National Association elkarteko batzorde exekutiboko kide izan zen. Erakunde horrek Gaixotasun Kutsakorren Legeak indargabetzeko kanpaina feminista koordinatu zuen.

Haustura bat izan zen abolizionisten artean, William Lloyd Garrisonen iritzi erradikalen eta British and Foreign Anti-Slavery Society elkartearen jarrera kontserbadoreenaren artean, zeina esklabotzaren amaiera mailakatua ikustearekin kontentatu baitzen. Eliza Wighamek eta Jane Smealek, Edinburgoko Ladies' Emancipation Society elkartekoak, Mary Anne Estlinen ekimena babestu zuten: Garrisonen aldekoen eta British and Foreign Anti-Slavery Society elkartearen artean eremu komun bat bilatzea.

Mary Anne Estelin 82 urte zituela hil zen, 1902ko azaroaren 14an, Bristolgo bere etxean (Upper Belgrave Road 36, Clifton).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mary Estlin Explained» everything.explained.today (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  2. (Ingelesez) «The Radical Routes of Suffrage» Verso (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  3. Txantiloi:En-EN «Mary Estlin» prabook.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  4. (Ingelesez) «Mary Anne Estlin (1820-1902) | WikiTree FREE Family Tree» www.wikitree.com 1820-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  5. Estlin, Mary Anne; Weston, Miss recipient. (1851). [Letter to My dear Miss Weston [manuscript]. ] Park St[reet], Bristol, [England] (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]