Bristol
Bristol Bristol Bristle | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | City of Bristol | |
Alkatea | Marvin Rees (en) | |
Izen ofiziala | Bristol | |
Jatorrizko izena | Bristol Bristle | |
Posta kodea | BS | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°27′13″N 2°35′51″W / 51.4536°N 2.5975°W | |
Azalera | 109,6 km² | |
Altuera | 11 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 472.465 (2021eko martxoaren 21a) −94.646 (2016) | |
Dentsitatea | 4.311 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1155 | |
Telefono aurrizkia | 0117 | |
Ordu eremua | Greenwich Meridianoko Ordua | |
Hiri senidetuak | Hannover, Tolosa Okzitania, Tbilisi, Bordele, Porto, Kumamoto eta Beira | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
bristol.gov.uk |
Bristol Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen hiria da. Herrialde osoko zortzigarren handiena dena, eta Hego-mendebaldeko eskualdeko handiena[1]. Bristolgo kanalaren ertzean kokatuta dago eta beste ertzean Gales dauka. Avon ibaiak zeharkatzen du hiria.
470.000 biztanletik gora ditu eta metropoli-eremuak 700.000 biztanletik gora. 2015. urtean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[2].
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaian Abona izena zuen, Avon ibaiak izen hori mantentzen du[3]. "Bristol" izenaren jatorria antzinako ingelesezko "Brycgstow" izenetik dator, "zubi ondoko tokia" esan nahi du[4]. 1204 artean Bricstow izena mantendu zen, eta gutxinaka Bristol bilakatu zen, izan ere bristoldarrek izenak "L" hizkiaz amaitzeko joera baitute[5].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristol inguruko Shirehampton eta St Annes eremuetan egin diren indusketa arkeologikoek 300.000 eta 126.000 urte arteko antzinatasuna duten sukarrizko tresnak azaleratu dituzte, neandertalak bertan izan zirela erakusten dute[6]. Hiritik gertu Burdin Aroko kastroen aztarnak aurkitu dira, Leigh Woods, Clifton Down eta Kings Weston Hillen[7].
Abona izeneko asentamendu erromatarra existitu izan zen, gaur egun Sea Mills den lekuan, Bath hirira zihoan erromatar galtzada zaharrean hain zuzen ere[3]. Gaur egungo Inns Court inguruan bazen beste asentamendu bat eta ingurune guztian sakabanaturiko erromatar villak eta gotorlekuak aurkitu dira[8].
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristol K.o. 1000. urtearen inguruan sortu zen Brycgstow izenarekin eta 1020. urterako merkataritza erdigunea zen, hiriaren izena zeramaten zilarrezko penikeak ere egiten ziren bertan[9].
1067rako Brycgstow ongi gotorturiko burh bat zen, izan ere urte hartan Harold Godwinson irlandarraren hiru semek gidaturiko espedizioari atzera eragin baitzioten[9]. Normandiarren garaian Ingalaterra hegoaldeko gaztelu indartsuenetako bat zuen. Diarmait Mac Murchada Leinsterreko errege irlandarrak Bristolen igaro zuen erbestealdia eta Bristolgo merkatariek paper garrantzitsua izan zuten Irlandaren inbasio normandiarrean, inbaditzaileak finantziatuz[10].
XI. mendean portu garrantzitsua eraiki zen Frome eta Avon ibaiek bat egiten duten puntuan, harresietatik kanpo ateratzeko Bristolgo zubitik gertu[11]. XII. mendean komunitate judu garrantzitsua sortua zen eta XIII. mendean Ingalaterratik kanporatu zituzten artean iraun zuen.
1247an harrizko zubia eraiki zen (1760. hamarkadan berri batek ordezkatu zuena) eta inguruan suburbioak eratuz joan zirenez 1373an konderri bihurtu zen. Estatus hau lortu zuen lehenengo hiri ingelesa izan zen Bristol[12]. XIV. mendean Londresen ondoren Bristol, York eta Norwich ziren Ingalaterrako hiri handienak[13]. 1348-49 arteko Izurri Beltzak ordea populazioaren herena edo erdia hil zuen[14]. XV ta XVI. mendeetan populazioa 10.000 eta 12.000 artean mantendu zen.
XV eta XVI. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendean Bristolgo portua Ingalaterrako bigarren garrantzitsuena izan zen, Irlandarekin, Islandiarekin eta Gaskoiniarekin merkataritza harreman zuzena baitzuen. Hainbat espedizio atera ziren bertatik, baita Ipar Amerikara ere, esate baterako Joan Caboto veneziarrak 1497an eta William Weston merkatari ingelesak 1499an. Hau izan zen ingeles batek Amerikara gidaturiko lehenengo espedizioa[15]. XVI. mendearen lehen hamarkadan espedizio gehiago izan ziren eta Bristolgo merkatariek The Company Adventurers to the New Found Land konpainia sortu zuten espedizio haiek antolatzeko[16]. Dena dela garestia zenez eta irabaziak eskasak zirenez 1509tik aurrera espedizioak antolatzeko interesa galdu egin zen eta Espainiarekin eta haren koloniekin markataritza harremanak eratzen zentratu ziren. Horrela debekaturiko elikagai eta armakin komertziatzen hasi ziren eta 1558tik aurrera hiriaren ekonomiaren parte garrantzitsua bihurtu zen.
1542an Bristolgo elizbarrutia sortu zen eta urte berean Bristolek "hiri" estatusa lortu zuen[17].
XVII eta XVIII. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolgo arrantzaleek Ternuan Bristol's Hopeeta Cuper's Cove koloniak eratu zituzten. Bristol mendebaldean kokaturik egoteak beste portu batzuekiko abantaila eman zion Amerikarako bidaiak antolatzeko orduan. Horrekin batera Ingalaterrako esklaboen merkataritza portu nagusia bihurtu zen 1755ean. Konparazio batera, Londresen esklabo-merkatariak 147 ziren bitartean Bristolen 237 ziren[18]. Hego Karolina koloniarako esklabo hornitzaile nagusia zen Bristol. Esklaboen merkataritzari esker Bristolgo populazioaren hazkuntza gertatu zen. 1750. urtean 45.000 biztanle zituen[19]. 1700 eta 1807 artean bi mila esklabo itsasontzitik gora atera ziren Amerikara, guztira 500.000 esklabo inguru garraiatuz.
1739an John Wesley teologo ingelesak lehenengo eliza metodista sortu zuen Bristolen. 1774an Thoughts Upon Slavery panfleto anti-esklabista atera zuen[20]. 1783an Adiskideen Erlijiozko Elkarteak esklabutzaren aurka ekin zion, Bristolgo merkatariek gogor egin zioten aurka. William Wilberforce politikariak 1788ko maiatzaren 12an Ingalaterrako parlamentuan abolizio kanpainari ekin zionean Bristolgo egoera aipatu zuen espezifikoki.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiegitura garrantzitsuak eraikiz hasi zuen XIX. mendea; Great Western Railway trenbidea Londresekin lotzen zuena, Clifton zubi esekia, SS Great Britain eta SS Great Western lurrunontzi transatlantikoak... 1760an Liverpool iparraldeko hiriarekiko lehia sortua zen baina Frantziako Gerrak sorturiko itsas merkataritza etenak eta esklabotzaren abolizioak Bristolen aurka egin zuen eta Ingalaterra iparraldeko eta erdialdeko hiriek gain hartu zioten.
Gero eta itsasontzi handiagoak egiten ziren eta Avon ibaiaren sakonera txikiaren ondorioz Bristolgo industria ibaian behera mugitu zen, Avonmouth aldera[21]. Hainbat industria tradizionalen gainbehera, kobrearen eta letoiaren fabrikazioa esate baterako, tabakoaren industriak ordezkatu zuen[22]. Industria iraultaren baitan Bristolgo populazioa boskoiztu egin zen eta suburbio berriak sortu ziren, Clifton eta Cotham esate baterako. 1801ean 66.000 biztanle izatetik 1901ean 330.000 izatera pasa zen.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Populazioak goranzko joerari eutsi zion. Avonmoutheko kaiak haunditu egin ziren. 1914an Nazioarteko Erakusketa antolatu zen baina ez zuen arrakasta handirik izan. Orduko pabiloiak Lehen Mundu Gerrako Gloucestershire erregimenduko barrakoi gisa erabili ziren.
Bigarren Mundu Gerran Luftwaffe alemaniarren bonbaketek nabarmen kaltetu zuten hiria. 1.300 pertsona hil ziren eta 100.000 eraikin kaltetu[23]. 1960 eta 1970. hamarkadetan Bristol erdigunea berreraikitzeari ekin zitzaion eta etxeorratzak altxatu eta errepide sare berria eraiki zen[24].
IRA erakunde irlandarrak bi bonba atentatu egin zituen Bristolen, lehenengoa 1974an eta bigarrena 1978an[25].
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an eta 2017an Britainia Handiko bizitzeko egokiena den hiri izendatu zuten Bristol eta 2015ean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[26].
2020ko ekainaren 7an Edward Colstonen estatua Bristolgo portuko uretara bota zuten. Colston esklabo merkataritzan aberasturiko bristoldarra zelako egin zen ekintza hura[27].
Geografia eta ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristol kareharrizko eremu batean kokaturik dago, hegoaldean Mendip hills mendilerroa du eta ipar-ekialdean Cotswolds[28]. Avon eta Frome ibaiek kareharria eta azpiko buztin geruza zulatu dute eta Bristolen paisaia malkartsua eratu dute. Batzuetan 7 muinoetako hiria ezizenarekin deskribatu izan da, Erromaren gisara; Bristol (alde zaharra), Castle Hill, College Green, Kingsdown, St Michaels Hill, Brandon Hill eta Redcliffe Hill. Bristol dagoen eremua Avon ibaiaren alubioi materialek eta padurek osatzen zuten. Mendebaldean Avon ibaiaren arroila dago, azken izotz aroko glaziarren urtzeak eragindakoa[29].
Avon arroila mendeetan zulatu izan da eta hango harrobietako harriak erabili izan dira Bristol eraikitzeko. Avonmouth Avon ibaia Bristolgo kanalean itsasoratzen den puntua da.
Bristol Erresuma Batuko hiriburua den Londresetik 171 km mendebaldera eta Birminghametik 124 km hego-mendebaldera aurkitzen da, eta Galesko hiriburua den Cardiffetik 42 km eskasera. Bristol Handia osatzen duten hiri ezagunak Bath, Weston-super-Mare eta Newport (Gales) dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inglalaterra hegoaldean kokaturik dagoenez herrialdeko hiri handien artean epelena (batazbeste 10,5ºC[30]) eta eguzkitsuena (1,541-1885 ordu/urteko[31]) da. Bristolgo kanalaren eraginez euria urte guztian zehar banatzen da, baina udazkena eta negua urtaro hezeagoak dira.
Datu klimatikoak (Long Ashton, 1971-2000, muturrekoak 1959-2002 (Eguzkia 1971-1989)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.2 | 18.3 | 21.7 | 23.0 | 26.5 | 32.4 | 33.5 | 33.3 | 28.3 | 26.1 | 17.5 | 15.8 | 33.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.5 | 7.7 | 10.0 | 12.4 | 16.0 | 18.7 | 21.1 | 20.7 | 17.9 | 14.1 | 10.5 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 1.8 | 3.4 | 4.5 | 7.3 | 10.2 | 12.4 | 12.2 | 10.2 | 7.4 | 4.5 | 3.0 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.4 | −9.7 | −8.3 | −4.7 | -2.0 | 0.6 | 4.7 | 3.9 | 0.6 | -3.2 | −6.5 | −11.9 | −14.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 94.36 | 65.47 | 73.73 | 50.46 | 61.30 | 68.33 | 52.23 | 75.02 | 85.95 | 92.08 | 91.62 | 102.78 | 913.3 |
Eguzki orduak | 50.53 | 66.39 | 108.19 | 165.3 | 192.82 | 198.0 | 208.01 | 196.23 | 147.9 | 97.65 | 64.8 | 43.09 | 1538.9 |
Iturria (1): Met Office[32] | |||||||||||||
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute[33]
data =July 2012 |
Ingurumena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainiar hirien artean jasangarrienetakoa kontsideratzen da. 2019an diesel autoak hiriaren alde zaharrean sartzea debekatu zen[34] eta bizikletaren erabilera sustatzen da. 2014an eta 2017an Britainia Handian bizitzeko hiri onena izendatu zen Bristol[35].
Hiria gerriko berde batek inguratzen du, udalerriaren mugetatik haratago zabaltzen dena. Guzti honengatik 2015. urtean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[2].
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolgo udala 70 zinegotzik osatzen dute. 35 barruti ordezkatzen dituzte, barruti bakoitzak tamainaren arabera ordezkari bat, bi edo hiru ditu.
Historikoki Alderdi Laboristak agindu izan du Bristolen. Azken urteetan Laboristez gain Kontserbadoreek eta Liberal Demokratek ere indarra hartu dute. Alderdi Berdea ere goranzko joeran doa.
Erresuma Batuko Komunen Ganbera osatzeko Bristolek lau barruti ditu, Mendebaldekoa, Ekialdekoa, Hegoaldekoa eta Ipar-mendebaldekoa. 2017ko hauteskundetan laboristek lau barrutietan irabazi zuten[36].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mende amaiera artean britainiarrek osatzen zuten Bristolgo biztanleria. 1991. urteko errolda hasi ziren asiar komunitatea (%2,11) eta afrikar komunitatea (%2,36) esanguratsuak izaten[37]. 2021eko erroldan asiarrek %6,7a osatzen dute eta afrikarrek %5,8a[38].
Erlijioari dagokionez 2021eko erroldan %51,4ak erlijiorik jarraitzen ez duela adierazi zuen, erdia baino gehiago beraz, %32 kristauak ziren eta %6,7 musulmanak[39].
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolgo Temple Meads tren geltokia da Bristolgo garraioaren erdigunea. Londresera abiadura handiko trenak ditu eta baita inguruko herrietarako eskualde tren ugari ere[40]. Ingalaterra hego-mendebaldeko tren geltoki garrantzitsuena da. Hiriaren iparraldean Bristol Parkway tren geltokiak Galesko hiri handiekin konektatzen du (Cardiff eta Swansea) eta iparralderago dauden Birmingham, Manchester eta Edinburgo (Eskozia) hiriekin.
Aireportua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolgo aireportua Lulsgate ordukian kokatuik dago Mendip Hills mendilerroaren oinean. Bristol erdigunetik 13 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago. 2019an Erresuma Batuko zortzigarren aireportua zen, 8'9 milioi bidaiarirekin[41]. EasyJet eta Ryanair dira hegazkin konpainia nagusiak.
Bristolerako ezezik, Cardiffera bidaiatzeko aireportu nagusia da.
Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londrestik Gales hegoaldera doan M4 errepideak eta Birminghametik Exeterrera doan M5 errepideak zeharkatzen dute Bristol. 2019tik aurrera Bristol "aire garbiko eremua" sortu nahian dabil, aire kutsadura murriztu nahian[42], baina auto pribatuaren erabilera oso handia da oraindik hirian.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkataritza historia luzea du Bristolek. Bertako portua tabako inportazioan eta esklaboen salerosketan espezializatu zen eta hirira aberastasun handiak ekarri zituen. XVIII. mendean Britainia Handiko bigarren portu handiena izan zen.
Gaur egun Bristolgo ekonomia ez da haren portuan oinarritzen, 1870. hamarkadan ibaian behera aldatu baitzuen kokalekua. Aire-espazio industria, defentsa, komunikabideak, informazio teknologiak, finantza zerbitzuak eta turismoa dira egungo jarduera nagusiak[43]. 2009an Britainia Handian bisitatzeko hamar hiri nagusien artean zegoen[44].
2017an Bristolen Barne Produktu Gordina 88,448 bilioi liberatakoa zen[45], 46.000 libera per capita (Ingalaterrako hirugarren handiena da, Londres eta Nottingham hirien ondoren, eta Erresuma Batuko seigarrena)[45].
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate hiria da Bristol, izan ere bertan baitaude Bristolgo Unibertsitatea, Ingalaterra Mendebaldeko Unibertsitatea eta Legearen Unibertsitatearen kanpus bat.
Bristolgo Unibertsitatea 1909an ireki bazen ere 1595eko Society of Merchant Venturers erakundean du oinarria[46].
Goi ikasketak egiteko City of Bristol College, Trinity College eta Bristol Baptist College daude.
Bristol Royal Infirmary eta Southmead Hospital ospitaletan zientzia ikerketak egiten dira eta We the Curious izeneko zientzia parke bat ere badago.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an Europako kultura-hiriburu izendatzeko finalista izan zen, Liverpoolek eraman zuen titulua[47]. 2017an UNESCOk "Zinemaren hiri" izendatu zuen[48].
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946an Bristol Old Vic sortu zen, Londresko Old Vic antzokiaren barnean. 1766ko Theatre Royal antzokian du egoitza eta 607 ikuslerentzako tokia du. Ondoan New Vic eraiki zen, beste 150 ikuslerentzako tokiarekin. Theatre Royal antzokia jarraian lanean egon den Ingalaterrako antzoki zaharrena da[49]. Badira beste antzoki batzuk ere, Bristol Old Vic Theatre School (aurrekoaren desberdina da), Bristol Hippodrome, Tobacco Factory, QEH, the Redgrave Theatre (Clifton Collegen), The Wardrobe Theatre, Bristol Improv Theatre eta The Alma Tavern.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika areto ugari ere baditu. Handiena Bristol Beacon da (2000 ikusle), aurrez Colston Hall deitua. Bristol Academy, The Fleece, The Croft, the Exchange, Fiddlers, the Victoria Rooms, Rough Trade, Trinity Centre eta St George's Bristol dira beste areto batzuk. The Old Duke tabernan jazz estiloko kontzertuak izaten dira, Fleece tabernan rocka eta Louisiana taberna da indie taldeak ikusteko toki aproposa[50]. PRS for Music erakundeak Bristol Erresuma Batuko hiri musikalena zela esan zuen, bristoldar musikari kopuru handiagatik hiriaren populazioa kontuan hartuta[51].
1970. hamarkadatik aurrera estilo ugaritako musika taldeak sortu dira Bristolen: Trip hop estiloko Tricky, Portishead eta Massive Attack dira ezagunenak. Bananarama pop taldea ere ezaguna da. The Downs Festival jaialdiak urtero biltzen ditu Bristolgo eta kanpoko musika taldeak eta 2016tik aurrera hiriko jaialdi garrantzitsuena bihurtu da[52].
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat museo aurkitzen dira hirian:
- Bristol Museum & Art Gallery
- Bristol Industrial Museum
- Watershed Media Centre
- We the Curious (Zientzia museoa)
- Arnolfini gallery
- Antlers Gallery
Banksy
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graffitigile britainiar baten ezizena da Banksy, 1974an Bristolen edo Bristoldik gertu jaio zela uste da. Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Bristolen bertan badaude Banksyren artelan ezagun batzuk[53].
Taberna eta gau giroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolen hainbat barrutik bandera morea dute, gaugiroko eszelentziaren sinboloa da hori. 2016an Motion aretoa munduko 19.a izendatu zuen DJ Mag sailkapenak. Skate park bat zena areto bihurtu eta udazkenero 12 astetan musika eta dantza jaialdia izaten da[54].
Watershed eremuan tabernak eta zinemak aurkitzen dira. 1982an ireki zen eta horrelako lehen eremua izan zen Erresuma Batuan. Aspaldiko portuko biltegiak berrerabili ziren kulturguneak eratzeko[55].
Bristolgo taberna zaharrena Hatchet Inn da, 1606an ireki zena[56]. Bristolen musika alternatiboa sustatzen duen taberna apurretako bat da, rock musika batez ere[57]. Llandoger Trow taberna ere XVII. mendean ireki zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristol City eta Bristol Rovers (Piratak) dira futbol talde nagusiak. Bristol City da emaitza onenak izan dituena. 1905-06an b igarren mailako txapelduna izan zen eta 1908-09an Kopako finalista. Ashton Gate estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.
Bristol Bears errugbi taldeak Ingalaterrako errugbi ligako lehen mailan jokatzen du[58]. 2020an European Challenge Cup irabazi zuen finalean Toulon 32-19 garaituta.
Gloucestershire County Cricket Club da hiriko talderik arrakastatsuena. 1999 eta 2006 artean Ingalaterrako bederatzi garaikur eskuratu zituen kriketean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristolen 100 eraiki izendatu dira 1. mailakoak, Erresuma Batuko estandarren arabera "interes berezikoak" hain zuzen ere. Arkitektura estilo ugari hartzen dituzten eraikinak dira, hasi Erdi Arokoak eta aro modernora artekoak.
Saint James beneditarren prioratoa da mantentzen den 1. mailako eraikin zaharrena, 1129. urtean eraiki zena[59]. Mende berekoak dira Bristolgo katedrala eta Great Gatehouse, San Agustin abadiarako atea, hain zuzen ere[60].
The Red Lodge (euskaraz "Ostatu gorria") 1580an John Yongek eraiki zuen. Gaur egun museo bat da[61]. XVIII. mendean jauregi batzuk eraiki ziren, aipagarrienak Goldney Hall da eta Kings Weston House dira. Postetxe zaharra ere ordukoa da.
XIX. mendean eraiki ziren Bristolgo ikur handiak diren bi eraikin, 1848an Bristolgo Temple Meads tren geltokia[62] eta 1864an Clifton zubi-esekia[63]. Aipatzekoa da XIX. mendean hedatu zen Bristol bizantziar estiloa, Neobizantziar estiloak Bristolen izan zuen aldaera hain zuzen ere. Aletegia da adibide nabarmen bat.
XX. mendearen bueltan beste eraikin aipagarri batzuk eraiki ziren. 1898an Cabot dorrea eraiki zen Joan Caboto esploratzaileak egindako bidaiaren 400. urteurrena omentzeko helburuaz[64] eta 1925ean Bristolgo Unibertsitatearen parte den Wills Memorial Building eraiki zen[65].
Bristoldar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bristol ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Bordele (Frantzia)
- Hannover (Alemania)
- Porto (Portugal)
- Tbilisi (Armenia)
- Puerto Morazan (Nikaragua)
- Beira (Mozambike)
- Guangzhou (Txina)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Welcome to the City and County of Bristol Lieutenancy» Lord Lieutenant Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «Home | Bristol 2015 - European Green Capital» Home | Bristol 2015 - European Green Capital (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sea Mills (Abona) Roman Port» Roman Britain (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Little, Bryan. (1967). The City and County of Bristol. Wakefield: S. R. Publishers ISBN 978-0-85409-512-4..
- ↑ Brace, Keith. (1996). Portrait of Bristol. London: Robert Hale ISBN 978-0-7091-5435-8..
- ↑ (Ingelesez) Yumpu.com. «PALAEOLITHIC RESEARCH FRA» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Bristol City Council: Archaeology: Bristol in the Iron Age» web.archive.org 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Bristol City Council: Archaeology: Bristol in the Roman Period» web.archive.org 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ a b Lobel, M. D.; Carus-Wilson, Eleanora Mary. (1975). "Bristol". In M. D. Lobel (ed.). The Atlas of Historic Towns. Vol. 2. London ISBN 978-0-85967-185-9..
- ↑ (Ingelesez) «Bristol merchants "funded" Anglo Norman invasion» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Brace, Keith. (1976). Portrait of Bristol. London: Robert Hale ISBN 978-0-7091-5435-8..
- ↑ «High Sheriff - City of Bristol County History» web.archive.org 2011-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «The Ranking of Provincial Towns in England over the» www.buildinghistory.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ McCulloch, John Ramsay. (1839). A Statistical Account of the British Empire. London: Charles Knight and Co..
- ↑ academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Jones, Evan T.; Condon, Margaret M.. (2016). Cabot and Bristol's Age of Discovery: The Bristol Discovery Voyages 1480–1508. Cabot Project Publications ISBN 978-0995619302..
- ↑ (Ingelesez) Report of the Commissioners Appointed to Inquire Into the Municipal Corporations in England and Wales: Appendix 2. 1835. Hansard 1835 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Redirecting» linkinghub.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Ingelesez) Peal, Robert. (2021-07-08). Meet the Georgians: Epic Tales from Britain’s Wildest Century. HarperCollins Publishers ISBN 978-0-00-843704-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «John Wesley, 1703-1791. Thoughts upon Slavery» docsouth.unc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Buchanan, R A; Cossons, Neil. (1969). "2". The Industrial Archaeology of the Bristol Region. Newton Abbot: David & Charles ISBN 978-0-7153-4394-4..
- ↑ «Industrial Change in Bristol SInce 1800» web.archive.org 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Bristol Past : History of Bristol and the Fishponds area» fishponds.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Almondsbury Interchange - Roader's Digest: The SABRE Wiki» www.sabre-roads.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Ingelesez) «Bristol pub's 'Irish Car Bomb' drink ad censored» BBC News 2014-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Ingelesez) Gillilan, Lesley. (2015-01-24). «Why Bristol’s eco aura won it European Green Capital 2015 status» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ (Ingelesez) «BBC West Live: breaking news and coronavirus latest» BBC News 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ «Cotswolds AONB : Map» web.archive.org 2011-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ (Ingelesez) crossref. «Chooser» chooser.crossref.org doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ (Ingelesez) «UK regional climates» Met Office (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2014-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ Long Ashton Long term averages. UKMO Nov 2011 (Noiz kontsultatua: 11 November 2011).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ =1985&seasonid=18&create_image=true&minx=-1111428.5714287&miny=-4687142.8571429&maxx=621904.76190476&maxy=-3387142.8571428&MapSize=560%2C420&imagewidth=560&imageheight=420&mainmap.x=294&mainmap.y=350&CMD=QUERY_POINT&CMD=QUERY_POINT#bottom Long Ashton Extremes. KNMI (Noiz kontsultatua: 11 November 2011).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Bristol clean air diesel ban plan approved» BBC News 2019-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «We want to be a part of it | The Sunday Times» web.archive.org 2015-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «General election shocks in Bristol help pave the way for a hung parliament and a new prime minister - Bristol Post» web.archive.org 2017-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «Ethnic group - Office for National Statistics» www.ons.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «Religion - Office for National Statistics» www.ons.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ (Ingelesez) «Trains from London to Bristol Temple Meads | Great Western Railway» www.gwr.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «Data and analysis | Civil Aviation Authority» www.caa.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ (Ingelesez) «Bristol Mayor 'stalling on city clean air plan' ministers say» BBC News 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «Towns & Cities : VisitBritain Corporate site» web.archive.org 2012-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «DK Eyewitness Travel top 10 cities of the world | Bristol News | This Is Bristol | Bristol Post» web.archive.org 2013-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ a b «Wayback Machine» web.archive.org 2011-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ (Ingelesez) Bristol, University of. «Governance | About the University | University of Bristol» www.bristol.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ «UK Government Web Archive» webarchive.nationalarchives.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ «2017: Bristol announced as a UNESCO City of Film | Bristol Vision Institute | University of Bristol» web.archive.org 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) «In the footsteps of Bristol's slave traders» The Independent 2005-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ «Bristol's music scene | Cultural contributions | Effects on Bristol | After Slavery | Bristol and Transatlantic Slavery | PortCities Bristol» www.discoveringbristol.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Bristol UK's 'most musical city'. 2010-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Downs Festival» Visit Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) «Banksy Unveils Valentine’s Day Mural in His Hometown of Bristol» Observer 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Cook, Jon. (2016-05-26). «Motion» Time Out Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «Producing the Future | DShed» web.archive.org 2012-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «Pub of the week: The Hatchet Inn | Bristol Culture» web.archive.org 2014-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «Punk/rock Night at Hatchet Inn» Headfirst Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ «Bristol Rugby : History Page» web.archive.org 2008-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) «Church of St James Priory, Non Civil Parish - 1282067 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «THE GREAT GATEHOUSE, Non Civil Parish - 1202132 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «The Red Lodge Museum | Bristol City Council» web.archive.org 2013-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «TEMPLE MEADS STATION, Non Civil Parish - 1282106 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «English Industrial Sites - Clifton Suspension Bridge» web.archive.org 2012-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «CABOT TOWER, Non Civil Parish - 1202009 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ Aerial, 3deep. «University of Bristol | Virtual Tour» www.bristol.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bristolgo udalaren webgune ofiziala (Ingelesez)
- Visit Bristol (Ingelesez)
Ingalaterrako konderriak | ||
---|---|---|
Berkshire • Bristol • Buckinghamshire • Cambridgeshire • Cheshire • Cumbria • Derbyshire • Devon • Dorset • Durham • Ekialdeko Yorkshire • Ekialdeko Sussex • Essex • Gloucestershire • Kornualles • Londres Handia • Manchester Handia • Hampshire • Herefordshire • Hertfordshire • Wight • Kent • Lancashire • Leicestershire • Lincolnshire • Merseyside • Norfolk • Northamptonshire • Northumberland • Iparraldeko Yorkshire • Nottinghamshire • Oxfordshire • Rutland • Shropshire • Somerset • Hegoaldeko Yorkshire • Staffordshire • Suffolk • Surrey • Tyne eta Wear • Warwickshire • Mendebaldeko Midlands • Mendebaldeko Sussex • Mendebaldeko Yorkshire • Wiltshire • Worcestershire |