Mary W. Gray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mary W. Gray
Dr. Mary Gray presenting.jpg
Bizitza
Jaiotza Nebraska1938ko apirilaren 8a (81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa University of Kansas Itzuli
Hastings College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta estatistikaria
Enplegatzailea(k) American University Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Matematika Elkartea

Mary Lee Wheat Gray (Kansas, 1938) estatubatuar matematikaria da. Matematika eta fisika ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatuta eskolak eman zituen zenbait unibertsitatetan. 1968tik aurrera America Universityn lan egin du, matematika irakasle gisa. Gainera, matematika eta estatistika sailaren buru izan da, unibertsitateko emakume ikasketen programaren zuzendari, 1988-1989 bitartean, eta errektoretzako zuzendari, bi urtez. 'Mary Gray Association for Women in Mathematics' erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta erakunde horretako lehenengo lehendakaria, 1971-1973 bitartean. 1976an Estatu Batuetako Matematika Elkartearen lehendakariordetza lortu zuen bigarren emakumea izan zen. Aurrerago, matematika ikasi eta irakasteari nahikoa iritzi ez eta zuzenbide ikasketak egin zituen. 1994an Estatu Batuetako Zientziaren Aurrerapenerako Elkartearen saria jaso zuen. Bestalde, lan handia egina da giza eskubideen defentsan, eta 1993an Amnesty Internationalen Estatu Batuetako Zuzendaritzako buru izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]