Nebraska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nebraska
State of Nebraska
Ereserkia: Beautiful Nebraska (en) Itzuli
Goiburua: Equality before the law
Flag of Nebraska.svg
Nebraska bandera
Map of USA NE.svg
Geografia
HiriburuaLincoln
40°48′38″N 96°40′49″W
Hiririk handienaOmaha
Azalera200.520
Ura %0,68
Punturik altuenaPanorama Point (en) Itzuli
Punturik sakonenaMissouri ibaia
MugakideakHego Dakota, Missouri, Colorado, Iowa, Kansas eta Wyoming
Administrazioa
GobernadoreaDave Heineman
Governor of Nebraska (en) ItzuliPete Ricketts (en) Itzuli
LegebiltzarraNebraska Legislature (en) Itzuli
Epai autoritateaNebraska Supreme Court (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.896.190 (2015)
Green Arrow Up.svg69.849 (2010)
Dentsitatea9,46 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 19
genero guztiak: 17
Derrigorrezko eskolaratzea-18
Ekonomia
BPG nominala128.808.700.000 US$ (2020)
130.011.800.000 US$ (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Historia
Sorrera data: 1867ko martxoaren 1a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
nebraska.gov

Nebraska Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago. Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Hegoaldeko Dakota; ekialdean Iowa eta Missouri; hegoaldean Kansas; hego-mendebalean Colorado eta mendebalean Wyoming.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetan espainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren %26). Abeltzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab.

  • Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab.
  • Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.