María Neira
Itxura
María Neira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Felguera, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea Genevako Unibertsitatea Paris Descartes Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Osasunaren Mundu Erakundea |
María Purificación Neira González (La Felguera, Asturias, 1962) espainiar medikua da. Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendaria da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oviedoko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia ikasi eta Frantzian espezializazio-ikasketak burutu zituen. Mugarik Gabeko Medikuak GKEarekin sendagile-lanetan aritu zen Erdialdeko Amerikan. Ondoren, Nazio Batuen Erakundearekin Mozambikera eta Ruandara joan zen. Gero Munduko Osasun Erakundera joan zen Gaixotasun Prebentzio eta Desagerrarazte Saileko zuzendari. 2002an Espainiako Elikagaien Segurtasunerako Agentziaren presidente izendatu zuten.[2]
Gaur egun Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendaria da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Otamendi, Martxelo. (2020ko martxoaren 5a). «Maria Neira. OMEko Osasun Publiko eta Ingurumen zuzendaria: «Ez dakigu oraindik zer gertatuko den; nahikoa informaziorik ez dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Suplemento Asturias - Revista Fusion - Mujer Astur. Maria Neira. Presidenta Agencia Española De Seguridad Alimentaria» Revista Fusión 2004 (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9a).