Maskara dantza operan (Manet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maskara dantza operan (Manet)
Jatorria
Sortzailea(k)Édouard Manet
Sorrera-urtea1873
IzenburuaMasked Ball at the Opera
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak59,1 (altuera) × 72,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa1982.75.1
JabeaJean-Baptiste Faure (en) Itzuli eta Henry Osborne Havemeyer (en) Itzuli

Maskara dantza operan (frantsesez: Bal masqué à l'opéra) 1873ko udaberrian Édouard Manetek margotutako olio-pintura da. Egun Washingtongo Arte Galeria Nazionaleann erakusten da. Erabilitako teknika olio mihise gainean da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistak prestaketa-zirriborro ugari egin zituen bertan, eta gero bere estudioan sortu zuen obra, rue d'Amsterdamen, aldatu berria zen lekuan. Mihisea Maneten lanen bildumagilea zen Jean-Baptiste Faure opera kantari ospetsuarena izan zen. Horace Havemeyerren alargunak eman zion Galeria Nazionalari 1982an. Naturalistegia zelakoan, margolan hau 1874ko Saloiko erakusketarako baztertua izan zen.

Opera-antzokia, zeinaren ataria mihisean irudikatuta dagoena, 12 rue Le Peletierren zegoen, Parisko 9. barrutian. Manetek koadro hau margotu zuen urtean eraikina erabat kizkali zen eta, ondorioz, eraitsi zuten. Urteko ekitaldia Opéra Garnier berrian egitera pasa zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihise honek La música en las Tullerías gogorarazten du, hamar urte lehenago sortua; hiri-bizitza modernoaren beste irudi bat aurkezten du, horrela, tradizio akademizista hautsiz. Margolan hartan bezala, Manetek bere lagun batzuk ere sartu zituen, estudioan berarentzat paratu zirenak. Lanean jai-ekitaldian korista gazteak eta pertsonaia bitxiak zaldunekin elkartzen ziren. Adibidez, Emmanuel Chabrier musikagilea eta Hecht bildumagilea ezagut daitezke, baita Manet bera ere, bigarrena eskuinetik.

Margolanak koloreen arteko kontrasteekin jolasten du, gizon xisteradun batzuen eta beltzez erabat jantzitako antifazdun emakume batzuen eta "maskarak", arropa koloretsuekin modu bitxian jantzita dauden pertsonak. Pintzelkada arina da, xehetasunei garrantzirik eman gabe, nahiz eta asko izan, hala nola lore-sorta, abanikoak edo emakumezkoen janzkeretako parpailak; dantzarako sarrera bat ere erabiltzen du beheko solairuan, eskuinean, bere sinadura marrazteko. Alboetako ertzetako irudi batzuk moztuta daude, enkoadraketatik aterata, eta goiko barandan bertaratutakoen hankak baino ez dira agertzen, tradizioarekiko beste haustura bat izanik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Françoise Cachin (1994). Manet, j'ai fait ce que j'ai vu. (203.zk.). Paris. ISBN 2-07-053266-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]