Matxalen Legarreta
Matxalen Legarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Igorre, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : soziologia Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Matxalen Legarreta Iza (Igorre, Bizkaia, 1977) soziologoa, ikertzailea eta feminista da. Bere ikerketa lerro nagusiak, etxeko lana eta zaintza, genero ezberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia dira. Bizitzaren sostengarritasuna zentroan jartzen duen begirada feministatik egiten du lan.[1]
Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soziologian Lizentziatua UPV/EHUtik eta Soziologian Nazioarteko Doktorea unibertsitate beretik. Gradu-ondoko ikasketak burutu ditu UPV/EHUn (Especialista Universitario en Investigación Social Aplicada) eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean (Especialista Praxis de la Sociología del Consumo: Teoría y Práctica de la Investigación de Mercados). Gainera, ikerketa egonaldiak egin ditu Universidad Autonoma de Madriden, Universidad Nacional Autonoma de Mexicon eta Cardiff Universityn.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008tik Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Graduko ikasketetan, Eguneroko Bizitzaren Soziologiako irakaslea da Soziologia Graduan eta Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaikoa Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan. Gradu-ondoko ikasketetan, irakaslea da metodologia feminista, denbora eta genero ezberdintasunak eta etxeko lana eta zaintzaren inguruko irakasgaietan ondorengo EHUko Masterretan: Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan, Ikerketa Feministak eta Generokoak, Berdintasun Masterrean. Halaber, Soziologia Graduko koordinatzailea ohia ere bada.Ikerketa eta irakaskuntzaz gain, udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin elkarlana egiten du sarritan gizarte esku-hartzearen esparruan ikerketak burutuz eta bere ikerketa gaien inguruan hitzaldiak eta formazio zein sentsibilizazio ikastaroak eskainiz.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Legarreta, Matxalen; Sagastizabal, Marina (2020) Tiempo, ciudadanía y desigualdades. Una aproximación a los usos del tiempo diario y al ‘derecho al tiempo propio’. Col·lecció Dossiers del Temps, Ajuntament de Barcelona.
- BORRÀS CATALÀ, VICENT; MORENO COLOM, SARA; CANDELA SOTO, PALOMA; LEGARRETA IZA, MATXALEN (2019) “Jóvenes en perpetuo tránsito hacia ninguna parte“. RES. Revista Española de Sociología, 28 (2): 365-380.
- LUXÁN SERRANO, MARTA; LEGARRETA IZA, MATXALEN (2019) “Metodologías cuantitativas desde una perspectiva feminista: una aplicación a través de las Encuestas de Empleo del Tiempo”. VVAA: Otras formas de (des)aprender: investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad: 93-111.
- MOLINIER, PASCALE; LEGARRETA, MATXALEN (2019) “La perspectiva del cuidado: de lo ético a lo político”. Wlosko, Miriam & Ros, Cecilia (coord): El trabajo entre el placer y el sufrimiento. Remedios de Escalada: De la UNLa – Universidad Nacional de Lanús: 165-187.
- LEGARRETA, MATXALEN (2017) “Notas sobre la crisis de cuidados: distribución social, moralización y reciprocidad del tiempo donado en el ámbito doméstico-familiar”. Arbor, 193 (784): a381.
- MOLINIER, PASCALE; LEGARRETA, MATXALEN (2016) “Subjetividad y materialidad del cuidado: ética, trabajo y proyecto político”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research, 1:1-14.
- SAGASTIZABAL, MARINA; LEGARRETA, MATXALEN (2016) “La «Triple presencia-ausencia». Una propuesta para el estudio del trabajo doméstico-familiar, el trabajo remunerado y la participación sociopolítica”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research, 1:1-29.
- MOGOLLÓN, IRATI; LEGARRETA, MATXALEN (2015) “Estrategias colectivas para la sostenibilidad de la vida en tiempos de crisis. El caso de Calafou”. Encrucijadas. Revista Crítica de Ciencias Sociales, 9:1-26.
- LEGARRETA, MATXALEN (koord.) (2015) Dos décadas de cambio social en la C. AMadril. de Euskadi a través del uso del tiempo. Encuesta de Presupuestos de Tiempo, 1993-2013. Vitoria-Gasteiz: Eustat.
- MENDIA, IRANTZU; LUXÁN, MARTA; LEGARRETA, MATXALEN; GUZMAN, GLORIA; ZIRION, IKER; AZPIAZU, JOKIN (2015) Otras formas de (re)conocer. Reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista. Donostia-San Sebastian: Hegoa, SIMReF.
- LEGARRETA, MATXALEN (2014) “Cuidados y sostenibilidad de la vida. Una reflexión a partir de las políticas de tiempo”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research. 104:1-36.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Legarreta Iza, Matxalen | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa Argia astekarian "Denbora eta generoa"
- Elkarrizketa "El laboratorio conversa con Matxalen Legarreta"
- Matxalen Legarreta, kontaktua
- Matxalen Legarreta, Linkedin
- Matxalen Legarretari elkarrizketa: Zaintzak eta egoitzak ez dira negozio bat; beharrezkoak dira Berria, 2022.09.29
- Matxalen Legarretari elkarrizketa:Zaintzak gizartearen ardura izan behar du Berria, 2024.02.28