Matxus Perugorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matxus Perugorria

Bizitza
JaiotzaBera1981eko urtarrilaren 12a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria
Enplegatzailea(k)Biodonostia

Maria Jesus "Matxus" Perugorria Montiel (Bera, Nafarroa Garaia, 1981ko urtarrilaren 12a) biokimikari euskalduna da, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Ikerlaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia eta biokimika ikasketak egin zituen Iruñean. Doktoretza tesia hepatokartzinomaren inguruan burutu zuen. Doktoretza ondorengoa egitera Ingalaterra iparraldeko Newcastle hirian egin zuen[1]. Ikerbasque beka baten bidez Euskal Herrira itzuli zen eta Biodonostian ari da gaur egun ikerketa lanetan, Gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalen arloan[2]. Ramón y Cajal beka bat ere eskuratu du.

Parisko Unibertsitatean eta Vienako Unibertsitatean ere ibilia da ikerketan.

Perugorriak Biodonostia OIIko gibeleko eritasunen taldean dihardu, eritasun hepatiko eta gastrointestinalen atalean. Gibeleko gaixotasun kronikoaren, fibrosiaren eta zirrosi hepatikoaren zabalkundean eta gibeleko tumore primarioen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekular eta zelularren ikerketan esperientzia handia eta nazioarteko aitorpena dauka.[3]

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europako Gastroenterologia Elkarteak Rising Star saria eman zion, urtero Europako 6-8 ikerlari kliniko gazte saritzen ditu, eta 2019ko urrian jaso zuen Bartzelonan[4].
  • Ikerlan fundazioak Matxus Perugorria Berako ikerlariaren lana aitortu du.Gibeleko kalte kronikoaren alorrean eta minbizi primarioen garapenean egindako ekarpenagatik saritu dute.[5][6][7]
  • 2022an Gibelaren Ikerketaren Europako Elkarteak Emerging Leader Award (Etorkizuneko Liderren Saria) eman zion ikerlari beratarrari. Londresen egin zen Gibelaren Nazioarteko Biltzarrean jaso zuen saria. Sari horrek ikerlariek beren karrerako lehen urteetan egindako ikerketa lana aitortzen du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 13Abe2019; Comentarios0. (2019-12-13). «Matxus Perugorria, onkologia-ikertzailea: “Hemen punta-puntako eta ikerketa ona egiten da”» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  3. a b «Matxus Perugorria ikerlari beratarrak 'Emerging Leader' saria eskuratu du - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  4. «Matxus Perugorria beratarrak Europako ikertzaile gazteei zuzendutako sari handia irabazi du - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  5. «Matxus Perugorria Berako ikerlariaren lana aitortu du Ikerbasque fundazioak - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-07-22). «Ikerbasque reconoce la labor de las investigadoras Helena Matute, Clara Martin y Matxus Perugorria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  7. Press, Europa. (2020-07-22). «Ikerbasque reconoce la labor de las investigadoras Helena Matute, Clara Martín y Matxus Perugorria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxus Perugorriari #Ikerbasque10urte "Ezagutza da libre egiten gaituena"