Maud Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maud Lewis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaud Kathleen Dowley
JaiotzaSouth Ohio (en) Itzuli1903ko martxoaren 7a
Herrialdea Kanada
HeriotzaDigby (en) Itzuli1970eko uztailaren 30a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Everett Lewis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Marshalltown (en) Itzuli

IMDB: nm3721954 Find a Grave: 178625867 Edit the value on Wikidata

Maud Kathleen Lewis, jaiotzez Maud Kathleen Dowley (South Ohio, 1970ko martxoaren 7a - Digby, 1970eko uztailaren 30a) kanadar margolaria izan zen[1]. Bizitza guztia Eskozia Berrian pasa zuen, Marshalltowneko etxe txiki eta behartsu batean. 1964 eta 1965ean egin zen ezagun paisaiak, animaliak eta loreak margotzeko zuen estilo nostalgiko eta baikorrarengatik[2].

Kanadako folk artista ezagunenetakoa da[1] eta hainbat liburu, antzezlan eta filma egin dira bere bizitza kontatuz. Maud Lewisen etxe margotua Eskozia Berriko Arte Galerian dago ikusgai, Halifax hirian[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozia Berriko South Ohio herrian jaio zen. Aita John Dowley zuen eta ama Agnes Germain. Gaztetatik artritis erreumatoidea izan zuen. 1935ean hil zitzaion aita eta 1937an ama. Ohitura zen bezala neba nagusiak hartu zuen gurasoen etxea eta Maud izebaren etxera joan zen bizitzera, Digbyra[4].

Haurra zela amarekin hasi zen akuarela lantzen eta margoturiko eguberritako postalak saltzen aritu zen[5].

Digbyren ondoan Marshaltown dago eta hango arrantzalea zen Everett Lewis ezagutu zuen. Everrett neskame bila zebilen eta iragarkiari erantzunez atean azaldu zitzaion Maud. Handik aste batzutara ezkondu egin ziren, 1938ko urtarrilaren 16an. Everettek zuen gela bakarreko etxe txikian bizi izan ziren eta Mauden margo estudioa ere izan zen.

Gizona arrain salmetan ari zen bitartean Maud harekin ibiltzen zen eguberritako postalak saltzen. 25 zentabotan saltzen zuen bakoitza. Arrakasta zuten postalek eta beste azalera batzuetan margotzen hasi zen. Haien etxea ere apaindu zuen hormak, ateak, leihoak eta berogailua ere margotuz. Oso ezagunak dira hormetan margotu zituen landareak, zurtoin, hosto eta loreak. Everettek olio pinturaz margotzera animatu zuen eta olio margoen lehen kutxa oparitu zion.

Bizitzako azken urtea ahalik eta gehien margotuz igaro zuen gero eta sarriagoak zituen ospitalerako bisitak oztopo zituen arren. Pneumoniak jota hil zen 1970ko uztailaren 30ean. Senarra 1979an hil zen, etxera sartu zen lapur batek erail zuen[6].

Margolaritza jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maud Lewisen etxea.
Maud Lewisen etxearen barnealdea.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maud Lewisen etxea 1 Nazionala errepidetik oso gertu zegoen eta 1945 eta 1950 artean bidaiari eta turista ugarik egfiten zuten geldialdia haren etxean bi edo hiru dolarren truke margolanak erosteko.

1964an Toronto Star Weekly aldizkarian Mau Lewisen inguruk artikulua atera zen eta ezagun egin zen Kanadan. 1965ean CBC Television kateko arrakastadun saio batean azaldu zen. 1970. hamarkadan Richard Nixon presidente zela Etxe Zuriak bi margolan erosi zizkion 16.000 dolarren truke[6].

XXI. mendean Maud Lewisen lanak enkanteetan saldu dira ero eta prezio altuagoan. "A Family Outing" saila 22.200 dolarretan saldu zen 2009an. "A View of Sandy Cove" 20.400 dolarretan 2012an eta bigarren eskuko denda batean aurkitu zen "Portrait of Eddie Barnes and Ed Murphy, Lobster Fishermen" 45.000 dolarretan saldu zen 2017an[7].

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore biziak erabiltzen zituen eta ez zituen koloreak nahasten eta konbinatzen. Landareak eta animaliak margotzen zituen eta baita aire libreko paisaiak ere, itsasontziak uretan, zaldiak lerak tiratzen, izotz patinatzaileak... Koadro gehienak tamaina txikikoak izaten ziren, 20x25 cm gehienez, badira bost margolan 60 cm ingurukoak. Tamaina txikiaren arrazoia bere besoen tamaina txikia zen[8].

Filmeak eta liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Maudie filmea aurkeztu zen Torontoko Zinemaldian. Aisling Walshek zuzendu zuen eta Sally Hawkins (Maud) eta Ethan Hawke (Everett) izan ziren aktore protagonistak[9]. Maud Lewisen bizitzaren inguruko hiru dokumental ere egin dira, Maud Lewis - a world without shadows (1976),​ The illuminated life of Maud Lewis (1998) eta I can make art...like Maud Lewis (2005).

1996an Lance Woolaver idazleak The Illuminated Life of Maud Lewis liburua argitaratu zuen.

Maud Lewisen etxe margotua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maud eta Everett hil ondoren etxea bertan behera gelditu zen. Eguratsak kaltetzen zuela ikusita Digbyko herritarrek Lewis Painted House Society elkartea sortu zuten etxxea salbatzeko helburuaz. 1984an Eskozia Berriko Gobernuak erosi zuen eta Halifaxen dagoen Eskozia Berriko Arte Galeriara eraman zuen[3].

Etxea egon zen leku berean altzairuzko etxe berri bat eraiki zen, tamaina berekoa. Brian MacKay-Lyons arkitektoak diseinatu zuen. 1999an Murray Ross izeneko arrantzale jubilatu batek Maud Lewisen etxearen erreplika eraiki zuen Marshaltownen bertan kilometro gutxi batzutara Digbyra bidean. Barrualdeko dekorazio guztia kopiatu zuen[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Maud Lewis | Biography» Art Canada Institute - Institut de l’art canadien (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. Cronin, Ray. (2021). Maud Lewis: Life & Work. Toronto: Art Canada Institute ISBN 978-1-4871-0267-8..
  3. a b (Ingelesez) «MAUD LEWIS - AGNS | Art Gallery of Nova Scotia» agns.ca 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. (Ingelesez) «Home - AGNS | Art Gallery of Nova Scotia» agns.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  5. «Ferry carried 21,000 passengers between Yarmouth and Portland in July 1970 - Living - The Vanguard» web.archive.org 2015-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  6. a b Woolaver, Lance. (1995). The Illuminated Life of Maud Lewis. Nimbus Publishing/Art Gallery of Nova Scotia, 81 or. ISBN 1-55109-176-3..
  7. (Ingelesez) «Auction of Maud Lewis painting raises $45,000 for MCC» Canadian Mennonite Magazine 2017-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  8. Women's work : a selection of work by 4 significant Nova Scotia artists : Maria Morris, Alice Hagen, Maud Lewis, Suzanne Swannie. Mount Saint Vincent University.
  9. (Ingelesez) «Sally Hawkins film Maudie delights Toronto» BBC News 2016-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  10. «Renewed appreciation for Maud Lewis replica - Living - The Digby Courier» web.archive.org 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]