Richard Nixon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Richard Nixon
RNIXON.gif
37. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1969ko urtarrilak 20 - 1974ko abuztuak 9
Lyndon Baines Johnson - Gerald Ford
36. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea

1953ko urtarrilak 20 - 1961eko urtarrilak 20
Alben W. Barkley - Lyndon Baines Johnson
Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1950eko abenduak 4 - 1953ko urtarrilak 1
Sheridan Downey - Thomas Kuchel
Barrutia: Kalifornia
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1947ko urtarrilak 3 - 1950eko abenduak 1
Jerry Voorhis - Patrick J. Hillings
Barrutia: California's 12th congressional district
Bizitza
Izen osoa Richard Milhous Nixon
Jaiotza Yorba Linda (Kalifornia)1913ko urtarrilaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Manhattan1994ko apirilaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekua Richard Nixon Presidential Library and Museum
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita Francis A. Nixon
Ama Hannah Milhous Nixon
Ezkontidea(k) Patricia Ryan Nixon  (1940 -  1993)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Whittier College 1934)
Duke University School of Law 1937)
Duke Unibertsitatea
primary school
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, estatu-politikaria, ofiziala, abokatua eta autobiografialaria
Altuera 1,80 metro
Lantokia(k) WashingtonWhittier (Kalifornia) eta La Habra (Kalifornia)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradua lieutenant commander
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Adiskideen Erlijiozko Elkartea
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0633271
Richard Nixon Signature.svg

Richard Milhous Nixon (Yorba Linda, Kalifornia, 1913ko urtarrilaren 9a - New York, 1994ko apirilaren 22a) estatubatuar politikaria izan zen. Estatu Batuetako 37. presidentea izan zen 19691974 bitartean. Dimisioa eman behar izan zuen Watergate eskandaluagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ean Alderdi Errepublikanoko kide egin zen, eta 1951n senatari hautatu zuten. Gogor jardun zuen komunistatzat salatzen zituen funtzionarioen aurka. 1952tik 1960 arte presidenteorde izan zen, eta presidente gisa jardun zuen Eisenhower gaixorik egon zen bitartean ere. 1960an, Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan, baina John F. Kennedy demokrata gailendu zitzaion.

1968an presidente hautatu zuten. Barne-politikan, gogor zapaldu zituen Vietnamgo Gerrak eragin zituen protesta eta iskanbila larriak, eta arrazakeriaren aurka borrokatzen ziren beltzen erakundeak. Kanpo-politikan, Vietnamgo Gerra izan zuen arazo nagusia; konponbide gisa Estatu Batuetako gudarostea pixkanaka handik ateratzen saiatu zen baina, aitzitik, vietnamizazio-politika horrek Indotxina osora hedatu zuen gerra; 1972an, bonbardaketa latzak agindu zituen Hanoin eta Hai Phongen, baina, Estatu Batuek gerra galdua zutela ikusirik, azkenean bake-hitzarmen bat negoziatu behar izan zuten vietnamdarrekin. Txinako Herri Errepublikarekin hitzarmenak egin zituen Estatu Batuetako lehen presidentea izan zen. Bestalde, arma estrategikoen kopurua mugatzeko hitzarmenak egin zituen Sobietar Batasunarekin.

1972an berriro izendatu zuten presidente. Israeldarrei lagundu zien Yom Kippur Gerran, eta 1973ko Txileko estatu kolpean Augusto Pinocheten alde esku hartzeko agindu zuen. Henry Kissinger estatu-idazkariak eragin handia izan zuen haren kanpo-politikan. 1974ko abuztuaren 9an, kargua utzi behar izan zuen Watergate auziagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Nixon Aldatu lotura Wikidatan