Maurice Chappaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Chappaz

Bizitza
JaiotzaLausana1916ko abenduaren 21a
Herrialdea Suitza
HeriotzaMartigny2009ko urtarrilaren 15a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak

Maurice Chappaz (Lausana, Suitza, 1916ko abenduaren 21a - Martigny, 2009ko urtarrilaren 15a) idazle eta itzultzaile suitzarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez idatzi eta argitaratu zuen bere obra; 40 obratik gora plazaratu zituen.

Lurrari oso estu loturik bizi izan zen mahastiak lantzen zituen Valaisen, eta kezka etiko-ekologikoak dira nagusi bere obran: nekazarien kultura eta arbasoen lurra desegin duen aurrerakuntzaren aurkako sentipenak.

Obra aipagarriak ditu, besteak beste: Grandes journées de printemps (1944, Udaberriko egun ederrak), Testament du Haut-Rhône (1953, Rhône Garaiko testamentua), Portrait des valaisans en legénde et en verité (1965, Valaistarren erretratuak, egiazkoak eta alegiazkoak), À rire et à mourir (1984, Barre egiteko eta hiltzeko).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Chappaz Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]