Edukira joan

May December

Wikipedia, Entziklopedia askea
May December
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaMay December
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena113 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Todd Haynes
Gidoigilea(k)Samy Burch (en) Itzuli
[[Kategoria:Samy Burch (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Natalie Portman
Julianne Moore
Charles Melton
Cory Michael Smith (en) Itzuli
Piper Curda
Elizabeth Yu (en) Itzuli



[[Kategoria:Cory Michael Smith (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Elizabeth Yu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaWill Ferrell
Pamela Koffler (en) Itzuli
Natalie Portman
Christine Vachon

[[Kategoria:Pamela Koffler (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

Konpainia ekoizleaGloria Sanchez Productions (en) Itzuli
Killer Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Gloria Sanchez Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Killer Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaAffonso Gonçalves (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaChristopher Blauvelt (en) Itzuli

IMDB: tt13651794 Filmaffinity: 852929 Allocine: 293604 Rottentomatoes: m/may_december Allmovie: am551502 Metacritic: movie/may-december Netlix: 81702955Edit the value on Wikidata

May December 2023ko Todd Haynes estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Kritikaren esanetan, Haynesek pelikula deseroso bat egin du. Melodrama eran kontatua, eta umorea erabiliz, ikuslea alde batetik bestera eramango du, pantailan ikusitakoa eta azalean sentitutakoa auzitan jarraraziz. May December-ek (adin tarte handia duten bikoteak izendatzeko erabiltzen den esapidea) mugarik ez duten pertsonaiak erretratatzen ditu, abusua praktika ohikoa bilakatu dutenak, eta, aldi berean, gertatzen ari den horrekiko deskonexio harrigarri bat dutenak.[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Elizabeth Berry fama handiko aktorea da, eta Savannahra joatea erabaki du bere proiektu berria jorratzeko, antzeztu behar duen pertsonaiaren inguruko ikerketa egitera. Izan ere, film berria 1990eko hamarkadako gertakizun polemiko batean oinarrituta dago: Gracie Atherton-Yooren eta Joe Yooren arteko harremanean. Gracie, hain zuzen, bi alaba eta senarra zituen 36 urteko emakumea zen, eta Joe, berriz, animalia denda batean harekin lan egiten zuen 13 urteko mutikoa. Elkarrekin sexu harremanak zituztela argitara atera zenean, Gracie atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Kondena betetzen ari zela jaio zen bikotearen lehen haurra, eta irtetean, ezkondu, eta beste bi haur izan zituzten, egun nerabeak biak ere. Elizabethek Gracieren azalean jarri behar du, eta emakumearen bizitzari buruz ikastera joan da bikotearen etxera.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Min egiten duten ispiluak» Berria 2024-2-21 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.