Edukira joan

Julianne Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julianne Moore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulie Anne Smith
JaiotzaFort Liberty (en) Itzuli1960ko abenduaren 3a (64 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua  (2011 -
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)John Gould Rubin  (1986ko maiatzaren 3a -  1995eko abuztuaren 25a)
Bart Freundlich  (2003ko abuztuaren 23a -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBostongo Unibertsitatea 1983) Arte Ederren gradu
Boston University College of Fine Arts (en) Itzuli
Frankfurt American High School (en) Itzuli
Justice High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, haur literaturaren idazlea, aktorea, ahots-aktorea eta telebista-ekoizlea
Lateralitateaezkerra
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Julianne Moore
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000194 Allocine: 16335 Rottentomatoes: celebrity/julianne_moore Allmovie: p50325 TCM: 134731 Metacritic: person/julianne-moore TV.com: people/julianne-moore IBDB: 442821
Twitter: _juliannemoore Instagram: juliannemoore Musicbrainz: 39e8c8a6-72b0-4a3e-b1c0-3114f20d67c7 Edit the value on Wikidata

Julianne Moore (Fayetteville, 1960ko abenduaren 3a - ) aktore estatubatuarra da.

Julie Anne Smith(Fayetteville, Ipar Carolina, 1960ko apirilaren 3a), Julianne Moore  izen artistikoagatik ezagunagoa, aktore eta ekoizle estatubatuarra da. Bere ibilbidean zehar lau sari prestigiotsu(Oscar, BAFTA, Urrezko globoa eta aktoreen sindikatuaren saria) irabazi ditu. Lau sari horiek irabaztea lortu duten aktore gutxienen artean dago. Horietaz aparte, jaso dituen beste sarien artean  azpimarratzekoak dira Volpi Kopa, Cannesko festibalean aktore onenaren saria eta Berlineko festibalean Zilarrezko Artza.[1]

Ezaguna da hainbat filmetan parte hartzeagatik, hala nola The Lost World: Jurassic Park (1997), Boogie Nights (1997), Magnolia (1999), Hannibal (2001), The hours (2002), Far from Heaven (2002), Children of Men (2006), A Single Man (2009), The Kids Are All Right (2011), Carrie (2013), Maps to the Stars (2014), Still Alice (2014), Los juegos del hambre: sinsajo - Parte 1 (2014), Sinsajo - Parte 2 (2015) eta Freeheld (2015).[1]

Save the Children GKEko enbaxadorea da.[1]

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julianne Moore Fayettevillen(Ipar Karolina, EEBB) jaio zen. Bere aita, Peter Moore Smith epaile militarra eta Armadako koronela izan zen, eta bere ama  Ann Love Smith, Eskozian jaiotako eta 1952 urtean Estatu Batuetara emigratutako psikologoa eta gizarte langilea izan zen. Bi anai-arreba gazteago ditu, Peter eta Valerie. Bere aitaren lana zela eta, Estatu Batuetako hamabi leku baino gehiagotan bizi izan zen eta, horrenbestez, hainbatetan eskolaz aldatu behar izan zen. [1]

Bizi izan zen lekuen artean Alabama, Georgia, Texas, Panama, Nebraska, Alaska, New York eta Virginia daude.[2] Aldaketa guzti hauek eragina izan zuten bere izaeran. Haur zalantzati batean bihurtu zen eta, gainera, hainbeste leku-aldatze lagunak izateko aukera eragotzi zion. Hala eta guztiz ere, geroago, Julianne Moorek azpimarratu zuen aldaketa guzti hauek onuragarriak izan zirela bere karrerarako  ”Asko mugitzen zarenean, ikasten duzu portaera aldakorra dela. Nengoen lekuaren arabera aldatuko nintzen…Irakasten dizu begiratzen, berasmatzen. Izaera aldakorra da.[2]

16 urte zituenean, familia Falls Churchetik(Virginia) Frankfurtera lekualdatu zen. Bertan Frankfurt American High Schoolen ikasi zuen. Azkarra eta ikasle ona zen, eta bere intentsioa medikua izatea zen. Inoiz ez zuen antzezpena lan bezala kontsideratu, baina irakurle amorratua zen eta zaletasun hau izan zen eskolan antzeztera bideratu zuena. Moore hainbat antzezlanetan agertu zen, hala nola Tartuffen edota Medean, eta bere Ingeles irakaslea hauspotuta, erabaki zuen antzezlea izango zela. Bere gurasoek bere erabakia babestu zuten, baina, aldi berean, unibertsitate karrera bat egitea agindu zioten. Arte Ederretan  lizentziatu zen Boston Universityn 1983 urtean.[2]

Horren ondoren, New Yorkera bizitzera joan zen. Bertan, aktore bihurtzeko aukera lortu arte, zerbitzari lan egin zuen.[1]

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz ezkondu da. Lehenengoa John Gould Rubinekin 1986ko maiatzaren 3an, baina 1995ko abuztuaren 25ean dibortziatu ziren. Bigarrena 20023ko abuztuaren 23an Bart Freundichekin. Azken honekin bi seme-alaba izan ditu, Caleb Freundlich(1997ko abenduaren 4an jaioa) eta Liv Freundlich(2002ko apirilaren 11an jaioa) hain zuzen ere. Hainbat haur liburu idatzi ditu, Freckleface Strawberry (2007 urtean argitaratuta) eta Freckleface Strawberry and the Dodgeball Bully (2009 urtean argitaratuta). Save the Children GKEko enbaxadorea da. Gaur egun New Yorken bizi da.[1]

Moore liberala da eta 2008 eta 2012ko hauteskundeetan Barack Obamaren hautagaitza babestu zuen. Abortoaren aldeko aktibista da eta Planned Parenthood-en defendatzaileen batzordean dago. Gay eta lesbianen eskubideen  eta armen kontrolaren aldekoa da. 2008tik “Save the Children” GKEren enbaxadorea da. Moore Trumpen inmigrazio politiken kontra agertu zen. 2020eko presidentziarako kanpainan Joe Bidenen alde egin zuen. Sinesmenei dagokionez, ateoa da.[2]

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985an hasi zuen bere ibilbidea Off-Broadway antzerkian. Bere lehen pantailako rola 1984 urtean izan zen, “The Edge of Night” telesailaren atal batean. Hurrengo urtean, “As the Word Turns” lanean,  Frannie eta Sabrina Hughes ahizpen paperak antzezten ospea lortu zuen.2 Bere rol bizi honek balio izan zion ikasteko, eta horri buruz esan zuen ”Konfiantza bereganatzeko eta ardura nire gain hartzeko balio izan zidan”. 1988rarte egon zen serie horretan. Urte horretan “Drama sail bateko irudimen handienari” Daytime Emmy saria irabazi zuen. “As the world Turns” utzi baino lehen, 1987 urtean, “I´ll take Manhattan” CBSko seriean lan egin zuen. World Turnsen kontratua amaitu zuenean, “Ophelia” antzeztu zuen Zeljko Ivanekekin Hamleten Guthrie Theatre ekoizpen batean. Aktorea aldizka itzuli zen telebistara hurrengo hiru urteetan; “Money, power, murder(1989)”, “The last to go(1991)” eta “Cast a Deadly Spell(1991)” telefilmetan agertu zen.[2]

1990ean, Andre Gregory zuzendariarekin Chekhoven “Vania osaba” antzerki ekoizpenean lan egiten hasi zen. Moorek “Inoiz izan dudan antzezte esperientzia inportantenetarikoa” zela esan zuen. Taldea lau urte egon zen testua esploratzen eta lagunei emankizun intimoak ematen. Horretaz gain, 1990ean Moorek zineman debuta egin zuen “Tales from the Darkside: The Movie”rekin. Bere hurrengo film rola 1992 urtean izan zen, eta horrekin ikusle gehiagora heltzea lortu zuen. Zehazki, “The Hand That Rocks the Cradle thrillera izan zen, eta urte horretan diru gehien bildu zuten filmen artean lehenengoa izatera ailegatu zen. Pelikula horretan pertsonaia nagusiaren lagun gaiztoaren papera egiten du. Mooren aktuazioa hainbat kritikoen arreta bereganatu zuen. Bere hurrengo lana, urte berean, “The gun in Betty Lou´s Handbag  krimen komedia izan zen eta  bertan protagonistaren ahizpa bitxia izan zen. Jarraitu zuen bigarren mailako pertsonaiak antzezten 1993 urterarte. Urte horretan “Body of Evidence” film erotikoan lehenengo paper protagonista lortu zuen Madonnaren etsaia bezala. Filmak oso kritika txarrak jaso zituen, eta Moorek “akats larria” izan zela esan zuen. Arrakasta handiagoa izan zuen 1993an Johnny Deep-ekin egindako komedia erromantiko batean, “Benny and Joon” hain zuzen ere. Moore Aidan Quinnen Benny pertsonaiarekin maitemintzen den zerbitzari leun bat izan zen. Gainera, urteko arrakasta handieneko batean laburki agertu zen mediku gisa, Harrison Ford protagonista den “The Fugitive” thrilleran.[2]

Kontsolidazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Steven Spielberg zuzendutako “Jurassic Park: The Lost World filmean parte hartu zuen.[1] Bertan Sarah Harding animali haragijaleen portaeran aditua den zoologoa eta paleobiologoaren papera antzezten du.[3] Film hau izugarrizko arrakasta izan zuen. Aktorearen filmen artean diru gehien egin duen filma da, 229 milioi dolar hain zuzen ere. Urte horretan “Boogie Nights” filma protagonizatu zuen. Amber Waves aktore pornoaren papera egin zuen, eta horri esker Oscar sarietarako hautagaia izan zen bigarren mailako aktore onenaren kategorian eta Urrezko globoa irabazi zuen kategoria horretan bertan. Coen anaienThe big Lebowskin(1998)” parte hartu zuen Jeff Bridges eta John Goodmanekin batera.[1] Bertan Lebowskiren(Jeff Bridges) alabaren papera egiten du. Film hau kultuzko pelikula  kontsideratzen da gaur egun. 1999 urtean “A map of the world” pelikulan parte hartu zuen Sigourney Weaverrekin.[1]

Berriro hainbat sarietarako(oscar, urrezko globoa, aktoreen sindikatuaren saria, BAFTA) hautagaia izan zen “The end of the affair(1999) filmean egin zuen lanagatik. Bertan Ralph Fiennesekin lan egin zuen, Cristopher Brandon kritikarien aburuz “Moorek eta Fiennesek interpretazio sutsuak eta sesiak ontzen dituzte”.[1] Moorek zoriontsua ez den emakume ezkondu baten papera egiten du eta Fiennessek idazle baten papera. Filmak beraien artean sortzen den maiatasun harremana kontatzen du.[4] Urte berean. berriz ere aktoreen sindikatuaren sarirako hautagaia izan zen “Magnolia” filmagatik.[1]

Tom Ford, Julianne Moore eta Colin Firth Veneziako festibalean

2001ean “Hannibal” filmean parte hartu zuen Anthony Hopkinsekin, Clarice Starling FBI agentearen pertsonaiaren papera eginez. Bere hurrengo filma Ivan Reitmanen “Evolution”(2001) filma izan zen. 2002an “The Hours” filmean parte zuen Meryl Streep eta Nicole Kidmanekin batera.[1] Filma hiru garai ezberdinetan bizi izan ziren hiru emakumeei buruz hitz egiten du. Hiru emakumeen bizitzak Virgina WoolfenMrs Dallowey” liburuagatik konektatzen dira. Julianne Moore 1951 urtean liburua irakurtzen duen zoriontsua ez den emazte bat da.[5] Urte berean Dennis Quaidekin Todd Haynes zuzendutako “Far from Heaven” filma protagonizatu zuen. Filma 50ko hamarkadan girotuta dago eta Douglas Sirken zineman inspiratzen da. Julianne Moore ezkonduta dagoen klase altuko emakume bat da. Emazte, ama eta etxekoandre perfektua da, eta bere senarra exekutibo arrakastatsu bat da. Baina bat batean bizitza perfektu horren faltsukeria agerian geratuko da. Filmean argi erakusten da garai horretako gizartearen Klasismoa eta arrazakeria.[6] Julianne Mooren aktuazioa kritikarien goraipamen orokorra jaso zuen. “Far for Heaven”gatik aktore onena eta “The Hours”gatik bigarren mailako aktore onenaren Oscar sarietarako hautagaia izan zen, eta urte berean bi hautagaitza lortu dituen aktore gutxienen artean dago. Aktoreen sindikatuaren sarietan(aktore onena eta bigarren mailako aktore onena) eta urrezko globoetan(dramako aktore onena eta bigarren mailako aktore onena) ere hautagaitza bikoitza lortu zuen.[1] Hurrengo urteetan “The Forgotten”(2004) eta “Childen of Men”(2006) filmetan parte hartu zuen Michael Caine eta Clive Owenekin hurrenez hurren.[1] Azken film honetan Julianne Moore talde antisistema baten militantea da, eta munduan zabalduta dagoen antzutasunaren kontrako sendagaiaren ikerkuntza babesten du.[7] 2007an “Next” filmean parte hartu zuen Nicolas Cagerekin. 2009an bigarren mailako pertsonaia bat egin zuen Tom Ford zuzendariaren estreinuko pelikulan, “A single Man”. Film honetan Colin Firth zen protagonista, Julianne berriz ere urrezko globorako bigarren mailako aktore onenaren sarirako hautagaia izan zen protagonistaren lagun minaren papera egiteagatik.[1]

2010an “The kids are all right” filma egin zuen Annette Bening eta Mark Ruffalo ondoan zituela. Lan honek oso balorazio onak jaso zituen. 2010ean Erromako zinema festibalean bere karrera osoagatik Marco Aurelio saria jaso zuen, sari hau jaso zuen aktorerik gazteenean bihurtuz. Bere hurrengo lana “Crazy, Stupid, Love” izan zen, non Steve Carellen emaztearen papera egin zuen.[1]

2013an “6 Souls(Shelter)” Italiar filmean parte hartu zuen. Bertan bezero baten portaera arraroa ikertzen duen doktore baten papera egiten du. 2013ko urriaren 13an Hollywoodeko fama paseoan izar batekin saritua izan zen.[1]

2015eko otsailaren 22an Oscarretan aktore onenaren saria jaso zuen “Still Alice” filmagatik. Bertan alzheimer goiztiarra pairatzen duen emakume baten istorioa kontatzen da. 2021eko ekainean “Lisey´s Story telesaila estreinatu zuen. Stephen Kingen eleberri batetan oinarrituta dago eta Moorek ekoitzi eta protagonizatu zuen. Filmak idazle baten eta bere alargunaren arteko maitasun istorioa kontatzen du.[1]

"My December"en aurkeztepena 2023ko Canneseko festibalean

2022an Veneziako mostraren epaimahaiaren lehendakaria izan zen. 2023 urtean “Sharper” suspenseko pelikula protagonizatu zuen. Urte horretan bertan berriz ere Todd Haynesen film batean parte hartu zuen, “May December” hain zuzen ere. Horretan askoz gazteagoa den gizon batekin ezkondutako emakume baten papera egiten du. Moore poz-pozik zegoen pertsonaia transgresore baten papera egin ondoren eta aurkitu zuen “bereziki saila eta sinesgarria”. Paper horregatik urrezko globoetan bere hamaikagarren hautagaitza jaso zuen. Horrez gain, Apple TVn “Echo Valleythrillerra filmatu zuen.[1]

2024ean, Tilda Swintonekin batera, Pedro Almodovarren hurrengo filmean (“La habitación de al lado”) parte hartuko zuela ezagutu zen. Horrez gain, “Mary eta George” miniserie dramatiko berri bat protagonizatu du. Miniserie hau 2024ko martxoan estreinatu zen Sky plataforman.[1]

Sari garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlineko festibala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko globoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veneziako festibala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Filma Pertsonaia
1988 Slaughterhouse II Julie
1990 Tales from the Darkside: The Movie Susan
1990 An Adult Comedy Lead
1991 Cast a Deadly Spell Connie Stone
1992 The Hand That Rocks the Cradle Marlene Craven
The Gun in Betty Lou's Handbag Elinor
1993 Body of Evidence Sharon Dulaney
Benny & Joon Ruthie
The Fugitive Dr. Anne Eastman
Short Cuts Marian Wyman
1994 Vanya on 42nd Street Yelena
1995 Roommates Beth Holzcek
Safe Carol White
Nine Months Rebecca Taylor
Assassins Electra
1996 Surviving Picasso Dora Maar
1997 The Lost World: Jurassic Park Dr. Sarah Harding
The Myth of Fingerprints Mia
Boogie Nights Amber Waves
1998 The Big Lebowski Maude Lebowski
Hellcab Emakumea
Psycho Lila Crane
1999 Cookie's Fortune Cora Duvall
An Ideal Husband Mrs. Laura Cheveley
A Map of the World Theresa Collins
The End of the Affair Sarah Miles
Magnolia Linda Partridge
2000 The Ladies Man Audrey
Not I Mouth
2001 Hannibal Clarice Starling
Evolution Dr. Allison Reed
The Shipping News Wavey Prowse
2001 World Traveler Dulcie
2002 Far from Heaven Cathy Whitaker
The Hours Laura Brown
2004 Marie and Bruce Marie
Laws of Attraction Audrey Woods
The Forgotten Telly Paretta
2005 The Prize Winner of Defiance, Ohio Evelyn Ryan
2006 Freedomland Brenda Martin
Trust the Man Rebecca
Children of Men Julian
2007 Next Callie Ferris
I'm Not There Alice
2008 Savage Grace Barbara Daly Baekeland
Eagle Eye ARIIA (voice)
Blindness Doctor's Wife
2009 Shelter Cara
The Private Lives of Pippa Lee Kat
A Single Man Charlotte
2009 Chloe Catherine Stewart
2010 The Kids Are All Right Jules Allgood
2010 Shelter Cara Harding
2011 Crazy, Stupid, Love Emily Weaver
2012 Beimg Flynn Jody Flynn
2012 What Maisie Knew Susanna
2013 Don Jon Esther
2013 The English Teacher Linda Sinclair
2014 Non-Stop Jen Summmers
2014 Maps to the stars Havana Segrand
2014 Still Alice Dr. Alice Howland
2014 The Hunger Ga,es: Mockingjay-Part 1 Presiden Alma Coin
2014 Seventh Son Mother Malkin
2015 Maggie´s Plan Georgette Norgaard
2015 Freeheld Laurel Hester
2015 The Hunger Game: Mockingjay-Part 2 President Alma Coin
2017 Wonderstruck Lillian Mayhew/Older Rose
2017 Suburbicon Rose/Margaret
2017 Kingsman: The golden Circle Poppy Adams
2018 Gloria Bell Gloria Bell
2018 Bel Canto Roxanne Coss
2019 After the Wedding Theresa Young
2019 The Staggering Girl Francesca Moretti
2020 The Glorias Gloria Steinem
2021 The woman in the Window Katie/Jane Rusell
2021 Spirit Untamed Cora Prescott(Voice)
2021 With/In: Volume 1 Unknown
2021 Dear Evan Hansen Heidi Hansen
2022 When You Finish Saving the World Rachel Katz
2023 Sharper Madeline
2023 May December Gracie Atherton-yoo
Year(s) Title Role(s) Notes
1984 The Edge of Night Carmen Engler 7 episodes
1985–1988;

2010

As the World Turns Frannie Hughes

Sabrina Hughes

1987 I'll Take Manhattan India West Miniseries
1989 Money, Power, Murder Peggy Lynn Brady Television film
1990 B.L. Stryker Tina Episode: "High Rise"
1991 The Last to Go Marcy Television film
1991 Cast a Deadly Spell Connie Stone Television film
1998 Saturday Night Live Host Episode: "Julianne Moore / Backstreet Boys"
2004 Sesame Street Herself 2 episodes
2009–2013 30 Rock Nancy Donovan 6 episodes
2012 Game Change Sarah Palin Television film
2016 Inside Amy Schumer Herself Episode: "Brave"
2016 Difficult People Sarah Nussbaum Episode: "High Alert"
2017 Nightcap Herself Episode: "Single White Staci"
2021 Lisey's Story Lisey Landon Miniseries
2024 Mary & George Mary Villiers Miniseries

Errenferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t (Gaztelaniaz) Julianne Moore. 2024-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. a b c d e f (Ingelesez) Julianne Moore. 2023-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Sarah Harding» Jurassic Park Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) El fin del romance (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  5. (Gaztelaniaz) Las horas. 2024-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  6. (Gaztelaniaz) Far from Heaven. 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  7. (Gaztelaniaz) orodeindias, Autor. (2013-06-27). «Las lágrimas de Julianne Moore: el “bel morir” de una guerrillera» Oro de Indias (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]