Mbeju
Itxura
| Mbeju | |
|---|---|
| pancake (en) | |
| Historia | |
| Jatorria | Paraguai |
Mbeju (ahoskera: [ᵐbeˈɟu]; guaranieraz: mbeju, gaztelaniaz: mbeyú) delako jakia gazta berriaz eta manioka almidoiaz egindako opil zapala da. Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko jaki tipikoa da.
Mbejua jesulagunen paraguaitar misioetan bizi ziren guaraniek sortu zuten. Vidal Domínguez Díaz paraguaitar sukaldariaren arabera mbejua mbujape (ahoskera: [ᵐbudʒa'pe]) izeneko jaki prehispanikoaren aldaera bat da. Izan ere, mbujapea manioka fekulaz eta gantzaz soilik egina da. Esnea eta gazta kolonizatzaile espainiarrek gerora sartu zuten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El "mbeju correntino" desata polémica» Extra 2019-01-21 (kontsulta data: 2020-04-18).