McMurdo basea
McMurdo basea | |
---|---|
Kokapena | |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Koordenatuak | 77°50′54″S 166°40′06″E / 77.848209°S 166.668422°E |
Altitudea | 10 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1956 |
Kudeatzailea | United States Antarctic Program |
Izenaren jatorria | McMurdo itsasartea Archibald McMurdo (mul) |
Erabilera | year-round Antarctic facility (en) |
Arkitektura | |
McMurdo basea (ingelesez McMurdo Station) Antartikako Ross uhartearen magalean dago, McMurdo itsasartearen ertzean, Zeelanda Berritik 3.500 kilometro hegoaldera. Gune logistiko bezala balio du antartikar kontinente erdiarentzat eta gaur egun Raytheon Polar Servicesek kudeatzen du (Raytheon konpainiaren filialetako bat). Hego Poloaren beraren inguruan dagoen Amundsen-Scott basetik abiatzen diren edo bertara doazen pertsona eta hornigai guztiak beti igarotzen dira McMurdo basetik. Estazioa Ross Dependentzian dago, Zelanda Berriak aldarrikatzen duena.
Estazioa 1956an sortu zuen, McMurdo Itsaso eta Aireko Instalakuntza izenarekin, oraingo tokian, Robert Falcon Scott britainiar esploratzaileak, eta orain Antartikako komunitaterik handiena da. Scotten txabola oraindik zutik dago, McMurdoren kanpoaldeko zatian, Hut Point portuaren ondoan. Instalakuntzen artean portu bat, hiru abiazio zelai (horietako 2 estazionalak), heliportu bat eta 100 eraikin inguru daude. Egiten den lanaren lehen interesa zientifikoa da, baina bertan bizi den jendea, udan 1000 pertsonara iristen dena, neguan 200era jaisten da, kanpamendua mantentzeko erabili beharko diren hornigaiak tramitatzera dedikatzen direnak.
McMurdo basea Zeelanda Berriaren jabetzakoa den Scott basetik gutxi gora-behera 3 kilometrora dago.
Instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estazioaren instalakuntzak
- National Science Foundation amerikarraren instalakuntzen egoitza McMurdon.
- Albert P. Crary Ingeniaritza eta Zientzia Gunea
- Observation Hill
- Scotten txabola
- Williams Field aireportua
- 1946an lurraldea esploratzen ari ziren bitartean hil ziren hiru hegazkin piloturen omenezko plaka.
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriki kritika ugari sortu dira tratatu gabeko bere hondakinen igortzeari buruz, estatubatuar nazionalitatekoak ez diren pertsonei emandako tratuari buruz eta euren eraikuntza proiektuei buruz: bereziki McMurdo-Hego Poloa autopista. Hala eta guztiz ere, McMurdok (bertan bizi direnek "Mac-Town" deitzen dutena) antartikar kontinenteko estatubatuar aktibitateen gune bezala funtzionatzen jarraitzen du.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (McMurdo basea) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.2 | -6.3 | -14 | -17.4 | -19.0 | -19.1 | -21.7 | -22.8 | -20.8 | -15.5 | -6.7 | -0.8 | -13.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.9 | -9.5 | -18.2 | -20.7 | -21.7 | -23.0 | -25.7 | -26.1 | -24.6 | -18.9 | -9.7 | -3.4 | -17 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.5 | -11.6 | -21.1 | -24.9 | -27.1 | -27.3 | -30.1 | -31.8 | -29.4 | -23.4 | -12.7 | -6.0 | -20.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 15.0 | 21.2 | 24.1 | 18.4 | 23.7 | 24.9 | 15.6 | 11.3 | 11.8 | 9.7 | 9.5 | 15.7 | 202.5 |
Iturria: Cool Antarctica[1] |
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Werner Herzogek 2006an eginiko "Encounters at the end of the world" film dokumentalaren zati handi bat McMurdo basean gertatzen da.