Medal of Honor: Allied Assault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medal of Honor: Allied Assault
Michael Giacchinoren bideo-jokoa
Egilea Michael Giacchino
Argitaratze-data 2002
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Electronic Arts
Banatze bidea CD-ROM (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa bideo-joko tiroekin eta ikuspegi subjektiboarekina
Joko-modua Jokalari anitzeko modua eta bakarka jokatzeko modua
Euskarria Microsoft Windows, macOS eta Linux
Adin-sailkapena PEGI 12Teen
Telesaila Medal of Honor (en) Itzuli
Software motorea id Tech 3 (en) Itzuli
Ekoizpena
Diseinatzailea Respawn Entertainment (en) Itzuli
Garatzailea 2015, Inc. (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Giacchino
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Alemania, Frantzia, Luxenburgo, Italia eta Norvegia
Kanpo estekak
medalofhonor.com…
Michael Giacchinoren kronologia

Medal of Honor: Allied Assault Medal of Honor: Frontline (en) Itzuli

Medal of Honor: Allied Assault (MOHAA) Medal of Honor sagaren bideo-joko bat da. Ordenagailu jokoa da bakarrik eta bi hedapen ditu (Spearhead eta Breaktrougth).

2002. urtean atera zen eta hain arrakastatsua izan zen, zeren eta, orain arte ere arrakasta izan du. Saga osoaren moduan jarraitzen du, Bigarren Mundu Gerraan eta One Player Shooter eran (Tiratzaile Jokalari Bat: jokalaria lehenengo pertsonan tiro egiten). Powell Tenientea bezala jokatzen da. Estatubatuar militar bat da Rangersen 1. batailoian sartuta, OSS-sek hartua. 1942 eta 1943an girotuta, garai horretako armak, ibilgailuak eta uniformeak erakusten dira. Alemaniarrak hiltzearen gaian jarraitzen du (arazoak sortu zituena Alemanian). Normandiako lehorreratzean jokatu ahal du jokalariak edota Arzeweko guduan.

6 maila ditu eta maila bakoitza misioetan banatuta dago. Jokoa amaitu eta gero interneten jokatu ahalko da munduko beste jokalariekin. Mapa berriak eta uniforme berriak aurki daitezke hor.

Jokatzeko erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokatzeko era desberdinak daude:

  • FREE FOR ALL (Guztiek guztien kontra): Joko modu honetan jokalariak edozein jokalari hil ahalko du aukeratutako armarekin. Normalean puntuazioa hilketak zenbatzen ditu.
  • TEAM MATCH (Taldeen bidez): Honetan, berriz, taldeak daude eta beste taldekoak hiltzea saiatu beharko duzu. "Axis" (Ardatza) bazara "Allies" (Aliatuak) hil beharko dituzu eta aldrebes.
  • ROUND BASED MATCH (Erronden bidez): Gutxien jolastuta da modu hau. Jokalariak taldeetan banatzen dira eta beste taldeko guztiak hil beharko dituzte. Taldeko beste guztiak hiltzen dituen taldea izango da garailea.
  • OBJETIVITY MATCH (Objektiboak betetzen): Taldeetan banatzen dira jokalariak. Helburu batzuk bete behar dituzte (gehienetan lehergailua ipintzea). Helburua lehertzen duen lehenengo taldeak irabazten du.
  • FREEZE TAG (Berria): Taldeen bidez jokatzen da. Normalean sniper (frankotiratzaile) armarekin bakarrik jolasten da. Beste taldeko norbait hiltzen duzunean izoztu egiten da eta berriro jolasteko, taldeko batek, izpi batekin urtu egin behar du.

Beste joko mota berriak daude baina oraindik ez daude hain zabalduak.

  • Game Spy: Medal of Honorren zerbitzariak bilatzeko programa arrakastatsua.
  • MODs: Medal of Honorren eraldaketak dira. Web orrialdetan aurkitu ahal dituzu eta zure jokoa pertsonalizatu ahal izango duzu. Zure zerbitzaria egiteko aukera ematen dizuten artxiboak deskargatu ahal dituzu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) [1] Todmohaa
  • (Ingelesez) [2] MedalofHonor Filefront
  • (Gaztelaniaz) [3] Clan Stars