Medikuntzako zortzi ikasleen fusilamendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medikuntzako zortzi ikasleen fusilamendua
Irudia
2018
Map
Motamonumentu
Indarraldi1890 - 
HerrialdeaKuba

Medikuntzako zortzi ikasleen fusilamendua 1871ko azaroaren 27an burutu zuten Espainiarrek Habanan, Kuban. Zortzi medikuntza ikasle exekutatu zituzten eta beste dozenaka espetxeratu. Bi gerra kontseilu egin zitzaizkien, gezurretan oinarriturik Gonzalo Castanón kazetari espainiar anti-kubatarraren hilobia profanatzea egotzita. Fusilatu guztiak 16kotik 21 urtekora ziren. Fusilatze hauek Hamar Urteko Gerraren testuinguruan eman ziren.

Espainiarren errepresioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar Urteko Gerrako gertaerarik tragikoenetako bat medikuntzako zortzi ikasleen fusilamendua izan zen, Blas Villate y de la Hera jenerala eta Balmasedako kondea gobernuan zegoen bitartean.

Zortzi ikasleak 1871ko azaroaren 25ean atxilotu zituen Habanako gobernadore espainiarrak haien ikasgelan, kazetari espainiar baten hilobia urratu izana egotzita. Biharamunean, ordezkoa zen Crespo jeneralaren agindupean, Balmaseda kanpoan zegoelako, ikasleak epaiketa sumarisimoan auzipetu zituzten. Epaiketa horren epaia ez zuten onartu Espainiako boluntarioek, epaiketa egingo zen espetxearen eraikinaren aurrean matxinatuta baitzeuden. Ikasleak bigarren aldiz auzipetu zituzten, eta heriotza zigorra ezarri zieten. Balmasedak, Habanara itzulita, ez zuen epaia ezeztatu eta ez zuen zigor txikiagoz konmutatu. Zortzi ikasleak 1871ko azaroaren 27an exekutatu zituzten, atxilotu eta bi egunera. Azaroaren 27an Dolu Nazionaleko eguna ospatzen da Kuban.[1]

Datu genealogiko hauek Vivian Narvaezek eman zituen, orrialdearen amaieran agertzen den erreferentziatik informazioa atera zuena. Kubatar bakar batek ere ez ditu ahaztuko zortzi ikasleak: Alonso Alvarez de la Campa eta Gamba, Anacleto Bermudez eta Gonzalez de Piñera, Jose de Marcos Medina, Angel Laborde eta Pereda, Juan Pascual Rodriguez eta Perez, Carlos Augusto de la Torre eta Madrigal, Carlos Verdugo eta Martinez, eta Eladio Gonzalez eta Toledo. Prozesu honetan atxilotutakoen artean Fermín Valdés Domínguez egon zen, José Martíren laguna eta borroka-kidea; 6 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.[2]

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Inocencia filmean jaso zuten Kubako historiako kapitulu beltz hartan gertatua: “Espainiak inozentzia erail zuen eguna”.[3] Filma Alejandro Gil zuzendariak egin zuen, Instituto Cubano del Arte e Industria Cinematográficos erakundeak bultzatuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guevara E. "Los estudiantes de medicina fusilados el 27 de noviembre de 1871". Bohemia, 1961; 53. liburuki (49):76
  • Le Roy Gálvez LF. "Muerte de Castañón y sucesos del 23 al 27 de noviembre de 1871". Vida Univers 1957; (78-79):3-6.
  • Le Roy Gálvez LF. Partidas de bautismo y asientos de enterramiento de los ocho estudiantes de medicina fusilados el día 27 de noviembre de 1871. Habana: Habanako Unibertsitatea; 1957.
  • Le Roy Gálvez LF. Responsabilidad de España por los sucesos del 27 de noviembre de 1871. Patria 1970; 26(11):1-2
  • Valdés Domínguez, Fermín (1887). "El 27 de noviembre de 1871". Habana: La Correspondencia de Cuba.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]