Mekanismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Engranajeak mekanismo mota bat dira

Mekanismoa indarrak eta mugimenduak beste indar eta mugimenduak sortzeko gailuak dira, hala nola engranajeak eta espekak. Mekanismoek, orokorrean, mugitzen diren atalak dituzte (engranajeak, kateak, espekak...) eta loturak zein frikzioa eragiteko sistemak, galgak kasu. Gainera egiturazko elementuak ere badituzte, txasisa, lubrikatzailea edo enbragea bezala.

Indarra eta mugimenduaren arteko konbinazioak potentzia definitzen badu, mekanismo batek potentzia hori kudeatzeko bideak aurkitzne ditu, mugimendu eta indarrak egoki bideratuz.

Mekanismoak, askotan, prozesu edo sistema mekaniko handiegoen parte dira. Batzuetan makina oso bat mekanismo bakarraz osatua egon daiteke, baina gehienetan mekanismo ezberdinak izaten ditu makina batek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]