Melado ibaia

Koordenatuak: 35°42′45″S 71°04′31″W / 35.71255°S 71.07541°W / -35.71255; -71.07541
Wikipedia, Entziklopedia askea
Melado
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak35°42′45″S 71°04′31″W / 35.71255°S 71.07541°W / -35.71255; -71.07541
Hidrografia
Arro hidrografikoaMaule basin (en) Itzuli
LakuakMelado Reservoir (en) Itzuli
IturburuaAndeak
Bokalea
()
Maule ibaia

Melado ibaia Txileko Maule eskualdeko Linares probintziako ibai bat da. Andeetan jaiotzen da, Argentinako mugatik gertu dagoen zati handi bat bustitzen duen Cajón Troncoso, eta elkarketatik 70 kilometro ibaian gora dagoen Dial aintziran jaiotzen den Palaleo ibaiaren arteko elkarketatik. Bere ibilbidearen lehen 7 kilometroetan Guaiquivilo izena jasotzen du, eta hegoaldetik iparralderako ibilbidea darama luzetaranzko andearteko ohiko haran batean zehar igaroz.

Melado ibaiaren ura Linares probintziaren zati handi bat ureztatzeko erabiltzen da, Colbúnetik Longavíraino Melado Kanalaren bidez, XX. mendearen lehen erdian eraikia, gaur egun ingeniaritzako arte lan bat delarik, arro hidrografiko batetik beste batera igaroz 4 kilometroko tunel baten bidez Ancoa ibairano.

Ezkerrean Melado mendilerroa du, 2500 metro inguruko altuera duten tontorrekin, eta Longaví, Achibueno eta Ancoa ibaien arroetatik banatzen dutena, hauek Loncomilla ibaiaren ibaiadarrak direlarik, azken hau, era berean, Maule ibaiaren ibaiadar nagusia delarik. Mendilerro honetatik Guaiquivilora honen emaria handitzen duten errekazto ugari jeisten dira.

Eskuineko ibarrean, bere ibaiadarrik garrantzitsuena San Pedro edo La Puente ibaia da, San Pedro edo Las Yeguas izeneko sumendiarekin lotutako glaziar batean jaiotzen dena. Hemendik aurrera ibaiak Melado izena jasotzen du.

Gaur egun, Melado ibaia errepresatua dago Pehuenche Zentralean energia elektrikoa sortzeko.

Melado Maule ibaian amaitzen da honen hegoaldeko ibarrean (ezkerrekoa), Maule ibaiaren emaria nabarmen handituz, Maulek 75 kilometroko ibilbidea daramanean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]