Mellita quinquiesperforata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mellita quinquiesperforata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaEchinodermata
KlaseaEchinoidea
OrdenaEchinolampadacea
FamiliaMellitidae
GeneroaMellita
Espeziea Mellita quinquiesperforata
Leske, 1778
Animalia eskuan tamainua ikusteko.

Mellita quinquiesperforata, lokatza, kazolatxoa, harea-dolarra edo itsas galleta izenez ezaguna, ekinodermatu bat da. Herritarren artean ematen zaizkion izen horiek bere forma xata eta obalatuagatik dira. Ozeano Atlantikoan kostaldean dituzten Amerikako herrialde askotan aurki daiteke.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 eta 10 cm arteko diametroa du, gorputzak simetria erradiala du eta laua da. Sabelaldean tumulu eta zilio txikiak ditu, eta lokomoziorako erabiltzen ditu. Bere gorputz azalerak arantza txikiak ditu. Bizkarraldean egitura petaloideak ikus daitezke, brankia gisa erabiltzen direnak. Gainazaletan bost irekidura edo zulaketa obalatu ditu, lunula esaten zaienak, eta, ezaugarri horregatik, bere izen espezifikoa quinquiesperforata da. Oro har, kolore arrea, grisa edo berdexka izaten du.[2][3]

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitat desberdinetan aurki daitezke: hondoa hareatsua edo harritsua duten hondartzetan, koralezko arrezifeetan eta kostaldeko leku tropikal eta subtropikaletan. Infaunaren elementu gisa, bizi diren substratuetan dauden animalia eta landare mikroskopikoez elikatzen dira. Organismo horien erregistro batimetrikoa 0 eta 180 metro arteko sakoneran dago.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoan kostaldean dituzten Amerikako herrialde askotan aurki daiteke. Estatu hauetan aukitua izan da: Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, El Salvador, Mexiko, Dominikar Errepublika, Honduras, Jamaika, Nikaragua, Panama, Puerto Rico, Venezuela, Brasil... Asian Andaman uhartetan ikusia izan da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cervigon, Fernando. y Velázquez Efigenio. (1981): Nombre vernáculos de organismos marinos del Estado Nueva Esparta. Fernando Cervigon Editor Caracas-Venezuela. 53 or.
  2. Zoopy, Evelyn. 1967: "Contribución al conocimiento de los equinodermos de Venezuela". Acta Biologica Venezuelica, 5(17):267-333.
  3. a b Serafy, D. Keith. & Fell, F. Julian. 1985: Marine flora and fauna of the Northeastern United State Echinodelrmata: Echinoidea. NOAA Technical Report NMFS 33

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]