Edukira joan

Andaman uharteak

Koordenatuak: 12°30′N 92°45′E / 12.5°N 92.75°E / 12.5; 92.75
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andaman uharteak
Datu orokorrak
Garaiera732 m
MotaUhartedia
Azalera6.408 km²
Geografia
Map
Koordenatuak12°30′N 92°45′E / 12.5°N 92.75°E / 12.5; 92.75
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakAndaman eta Nicobar uharteak
Ur-gorputzaBengalako golkoa

Andaman uharteak[1] Bengalako golkoan dagoen uhartedia da. Uharteek Indiako Andaman eta Nicobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira, Port Blair hiriburua duena. Uhartediak 1991an 314.239 biztanle zituen. Bertoko aborigenak- andamandarrak- tribu izendatu dituzte.[2]

Andaman uhartediak 204 uharte ditu. Asia kontinentalean dagoen Hooghly ibaiaren bokaletik 950 km eta Myanmarreko Negrais lurmuturretik 193 kilometrotara daude; Sumatrako iparraldeko muturretik 547 kilometrotara daude. Uharte kateak 352 km luzera eta 51 km zabalera. Guztira 6408 km² azalera dute.

Uhartediko bost uharte nagusiak Andaman Handia dute izena. Iparraldetik hegoaldera, honako hauek dira:

Bestetik iparraldeko muturrean Landfall uharteak daude, Cleugh pasabideak aldenduak; Interview uharteak, Interview pasabideak aldenduak; Labirinto uharteak, Elphinstone pasabideak aldenduak; Ritchie uhartedia, Diligent itsasarteak aldendua eta Kwangtung eta Tadma Juru itsasarteek zeharkatuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]