Mendigoixaliarena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mendigoixaliarena (gaur egungo euskal ortografian Mendigoizalearena), Lauaxetak idatziriko olerkia da. Gerora abesti eta ereserki abertzalea bilakatu zen. Antton Valverde abeslariak bere "Lauaxeta" diskoan olerkari honek sorturik olerkiak musikatu eta olerki honen bertsioa egin zuen. Ken Zazpi taldeko abeslariak, Eñaut Elorrietak ere abesti honen bertsioa moldatu zuen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian

Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".

Gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil erija.

Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.

Or duan ozte-aldrea
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
maite den azkatasunari".

Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez.

Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
bixitza barik lurrean!

Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
maite dan azkatasunari"!

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]