Mendikute dorretxea

Koordenatuak: 43°10′35″N 2°24′52″W / 43.1764°N 2.4144°W / 43.1764; -2.4144
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendikute dorretxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Koordenatuak43°10′35″N 2°24′52″W / 43.1764°N 2.4144°W / 43.1764; -2.4144
Map
Armarria.

Mendikute dorretxea Gipuzkoako Soraluze herrian dagoen XVIII. mendeko eraikina da. Erdi Aroan dorretxe izan zen. Ez da Erdi Aroko eraikina beraz; hala ere, herrian "dorretxe" esan zaio beti. Izen ugari ezagutu ditu: Baltegietako jauregia, Dorrea, Zabalekoa.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1756 inguruan altxatuta, Dorrea esaten zitzaion herrian. Alboan errota eta baseliza zegoen eta, multzoa, agian, Erdi Arotik zetorren; horrek ulergarria egingo luke "dorretxe" izendapena. XIX. mendetik aurrera agiri ofizial batzuetan Mendikute dorrea deitura eman zitzaion, bertan Domingo Mendikute Txurruka eta bere sendia bizi baitziren. Antzinako aktetan etxe honek izan duen beste izenetako bat Baltegietako jauregia izan da.

Garai batean jauregia Babil de Areízaga eta Corral baroiaren jabetzakoa zen, Narroseko markesaren anaiarena.[2]

XX mendearen hasieran, 1920. hamarkadan, eraikina hustu eta goitik behera aldatu zuten. Lehen solairuko altura jaitsi, eta beste bi egin zituzten gainetik, horretarako hormak metrotik gora altzatuz. Halaber, teilatu berria bi isurietara egin zuten, ganbara hobeto aprobetzatzearren.[3]

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko eraikinaren oso elementu gutxi gelditzen dira. Planta ia laukia, jatorriz teilatua lau aldetara ematen zuen. Behe solairuez gain beste bi solairu zituen, lehenengoa altura handikoa. Etxaurre nagusia, Eibarko bidera ematen duena, harlanduzkoa da; gainontzekoak ere harrizkoak dira, baina ez hain erregularrak.

Etxearen ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, hareharrian zizelatua dagoena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltegieta kaleko 22an dago kokatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]