Edukira joan

Mendizelaia

Koordenatuak: 42°46′33″N 1°58′46″W / 42.7759°N 1.97951°W / 42.7759; -1.97951
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendizelaia
Datu orokorrak
Garaiera982 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′33″N 1°58′46″W / 42.7759°N 1.97951°W / 42.7759; -1.97951
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAritzaleta
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Mendizelaia, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. Mendizelaia, Andia mendilerroko mendirik txikiena da, baita 1.000 metrotik beherako garaiera duen bakarra ere, 982 metrorekin.

Ibilbiderik errazena, Aritzaletan abiatzen da, mendiaren hegoaldean. Herriaren gorengo puntuan, iparmendebalderantz doan bide bat hartzen da, laster, artedi batetatik, harrizko harresi batek inguratutako eremu batetara daroa. Harresia jarraitzen da eskuinetara, aurreraxeago, pasatzeko lepo metalikoa aurkitu arte. Hortik, leunki, arteen artean igotzen den bide nabarmen bat abiatzen da, eta, beti iparralderantz joanez, goi larreetara iristen da. Behin hara iritsita, ekialdean, mendi honen tontorra gainean duten eraketa harritsu batzuk ikus daitezke, harri handi batek adierazten duen tontorra. Arbiotzeko labarrerako ikuspegia, ikusgarria da, 300 metroko erorialdi batekin eta Iturgoieneko gainak pare-parean daudelarik, kontrako magalean. Beste aukera bat, ibilbidea goraxeagotik abiatzea da, Lezaunera doan errepideko 25. kilometroan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa