Mentxu Gal lorategiak
Itxura
Mentxu Gal lorategiak | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′42″N 1°58′51″W / 43.31153°N 1.98081°W |
![]() | |
Mentxu Gal lorategiak Donostiako Amara auzoko plaza bat da, Easo kalea eta Antso Jakitunaren hiribidea lotzen dituena. Denbora luzez izenik gabe egon ondoren, 2015eko martxoaren 26ko Udal Batzarrak izen hori ematea erabaki zuen Mentxu Gal margolariaren omenez[1].
2015eko maiatzaren 30ean, Amarapedia ekimenaren jarduerak bertan egingo dira Olatu Talka jaialdiaren barruan. Jaialdi honen helburuetako bat hiriko gune eta txoko ezezagunei ikusgarritasuna ematea da.