Mentzei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tinerfe Handiaren estatua, Adejen, Tenerife

Mentzei (gaztelaniaz Mencey) Tenerifeko guantxeen erregea zen, eta mentzeierri bat gobernatzen zuen. Kanaria Handian, horren baliokidea guanartemea zen.

Tenerifen, azken mentzei handia, Tinerfe Handia izan zen, Sunta mentzeiaren semea, bere gortea, Adejen zuena (konkista baino ehun urte lehenago), eta uharte osoa gobernatzen zuen. 9 seme-alaba legitimo eta beste bat ez legitimoa izan zituen, ondoren, matxinatu, eta uhartea 9 mentzeierritan banatu zutenak.

Gainera, Tinerferen seme ez legitimoarentzat, lurralde txiki bat zegoen, ondoren, "Kapare Pobrearen Punta" deituko zena (gaur egun, Kaparearen Punta).

Mentzeiek, Tagoror izeneko biltzargune bat zuten. 1502an, uhartea konkistatutzat eman eta urte batzuetara, Adejeko mentzeierria berriz batu zen, Ichasagua mentzeiaren agindupean.