Garachico

Koordenatuak: 28°22′25″N 16°45′50″W / 28.3737°N 16.764°W / 28.3737; -16.764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garachico
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
AlkateaJose Heriberto Gonzalez Rodriguez (en) Itzuli
Izen ofizialaGarachico
Posta kodea38450
INEk ezarritako kodea38015
HerriburuaGarachico
Geografia
Koordenatuak28°22′25″N 16°45′50″W / 28.3737°N 16.764°W / 28.3737; -16.764
Map
Azalera29.28 km²
Altuera10 m
MugakideakLos Silos, El Tanque, Santiago del Teide eta Icod de los Vinos
Demografia
Biztanleria4.936 (2023)
16 (2022)
alt_left 2.429 (%49,2) (%49,5) 2.442 alt_right
Dentsitatea168,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLas Palmas Kanaria Handikoa
MatrikulaTF

Garachico Tenerife uhartean eta Santa Cruz Tenerifeko probintzian kokatzen den udalerri kanariarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cristóbal de Ponte bankari genoarrak, gaztelarrek Tenerife konkistatu ondoren, Garachico hiria eta bere itsas-portua eraiki zuen 1496an. XVI. eta XVII. mendeen artean Garachicoko itsas-portua Tenerifeko garrantzitsuena izan zen. Bertatik azukrez eta ardoz kargatutako itsasontziak Ameriketara eta Europara abiatzen ziren. Ondorioz, bertako ekonomia hazi zen.

1646an luizi batek 100 lagun hil eta 40 itsasontzi hondoratu zituen. 1706ko maiatzaren 5ean Trevejoko sumendiaren erupzioa gertatu zen eta labak ia herri osoa azpian harrapatu zuen, itsas-portua guztiz estalita geratuz. Hortaz, merkatariek Puerto de la Cruzko itsas-portua erabiltzen hasi ziren. Handik aurrera, Garachicoko itsas-portua arrantzaleek baino ez zuten erabili.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Rokeko jaiak (Fiestas de San Roque): Santuaren omenez abuztuaren erdialdera egiten den erromesaldia.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]