Meoto Iwa

Koordenatuak: 34°30′34″N 136°47′18″E / 34.5094°N 136.7883°E / 34.5094; 136.7883
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meoto Iwa
Motameoto iwa (en) Itzuli, gurtza-leku eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak34°30′34″N 136°47′18″E / 34.5094°N 136.7883°E / 34.5094; 136.7883
UTC orduaUTC+09:00
Honen parte daFutami Okitama Shrine (en) Itzuli
KokapenaFutami Okitama Shrine (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Mie
Japoniako hiriaIse
Ur-gorputzaIseko Badia
Leku geografikoaFutami-ga-ura (en) Itzuli

Meoto Iwa (japonieraz: 夫婦岩?) Japoniako Ise hiriko itsasertzean dagoen harkaitz bikote ezaguna da.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak "harkaitz ezkonduak" esan nahi du, izan ere shimenawa batek (arroz lastoz egindako soka astuna) lotzen baititu biak, Jaoponiako irudi tipiko eta ezagunenetakoa osatuz. Ondoan dagoen Futami Okitama Jinja (二見興玉神社) santutegira datozen erromesek sakratutzat dauzkate. Xintoismoari dagokionez harkaitzek kamien sortzaile ziren Izanagi eta Izanamiren arteko lotura sinbolizatzen dute.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitz handiena arra da eta gailurrean torii txiki bat dauka, txikiena berriz emea da. Tona bat pisatzen duen soka sarritan aldatu behar izaten da urtean eta horretarako zeremonia egiten dute.

Itsaabeheran urak atzera egin eta harkaitzen artean harea azaltzen da.

Ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meoto Iwatik gertu Ise santutegi handia dago, Japoniako santutegi xintoistarik garrantzitsuena. Meoto Iwa eta Ise santutegia Ise-Shima Parke Nazionalaren barnean daude.

Urrunean Fuji mendia ikusten da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]